Stempf, Victor
Victor Stempf Gerusbach-en jaio zen 1841ean eta 1909an hil zen. Idazle eta euskaltzale alemaniarra izan zen. Hiru fasetan banatzen da bere obra; historiaurreko aztarna iberiarrak euskararen bitartez deszifratzen aritu zenekoa, antzinako euskal idazleen lanak argitaratzen aritu zenekoa (Etxepare, Oihenart, Iztueta, etab.enak) eta euskal aditzaren azterketan murgildu zenekoa. Etxepareren obra argitaratu, alemanierara itzuli eta filologikoki aztertu egin zuen.
I: Harluxet