Satrustegi Zubeldia, Jose Maria
Joxe Mari Satrustegi Arruazun jaio zen 1930ean. Etnografo eta euskaltzalea. Madozko erretore, Luzaideko bikario eta Urdiaingo erretorea izan zen. Ehunka artikulu idatzi ditu eta gai etnografikoak landu ditu gehienbat, euskaraz "Euskal izendegia", 1972; "Euskaldunen seksubideak", 1975, baina baita gaztelaniaz re "Solsticio de Invierno", 1974; "Mitos y creencias", 1980. Halaber, ipuinak "Ipui miresgarriak", 1980; "Axelko eta Otsoko", 1983. Hala nola itzulpenak "Ardo eta ogi Martxelin", 1970; "Alizia", 1974 eta bestelako liburuak idatzi ditu "Bordel bertsularia", 1965; "Luzaideko kantiak", 1967; "Euskal Testu Zaharrak I", 1987. Euskaltzain osoa izan zen 1963az geroztik.
Loturak: Fontes Linguae Vasconum
I: Harluxet