Oleaga, Nazario
Jurista eta euskaltzale bizkaitarra (Bilbo, 1884-1962). Bilboko Abokatuen Elkargoko dekanoa, Bizkaiko zuzenbide zibila berrantolatzeko jurista-batzordeko kidea eta Bizkaiko Kultura Batzordeko kidea izan zen. G. Mujikaren "Zurtasun Gogoa" euskaratu zuen. Euskal jaialdi eta ekimenetako bultzatzaile eta antolatzailea izan zen. Euskaltzain urgazlea (1919), Euskaltzaindiko idazkaria (1941) eta Euskaltzain osoa izan zen (1941-62).
I: Harluxet