Oihanburu, Philippe

Philipphe Oihanburu Montevideon jaio zen 1921ean. Musikari eta idazle lapurtarra, jaiotzez uruguaiarra. Igandea, Oldarra eta Etorki dantza-taldeetan musikari eta koreografo-lanetan jardun zuen euskal folklorea munduan barrena erakutsiz (1942-84). Miarritzen bere izena daraman abesbatza sortu (1991) eta bertako zuzendaria izan da. Halaber, bestelako lanak ere egin ditu: Euskal Hiztegi onomastiko (1991), eta Miarritzetik Tblissira, Rion barrena (1994) liburuak kasu.

I: Harluxet