Lekuona Etxabeguren, Manuel

Manuel Lekuona Oiartzunen jaio zen 1894an eta hil 1987an. Eusko Ikaskuntzako kidea zen eta, historia, antropologia eta artean aditua. Lan ugari argitaratu zituen euskal aldizkarietan (Gasteizko elizbarrutiko kristau-ikasbidea, 1918; Gabon Kantak, 1933). Bertsoaren mundua ikertu zuen; hitzaldiak emateaz gain, "Métrica vasca" (1918) eta "Poesía popular vasca" (1930) lanak, eta bertsogintzaren formak eta baliabide poetikoak aztertzen dituen "Literatura oral euskérika" (1935) obra bikaina argitaratu zuen. Bestalde, "Barbier-en Sorgiñak"; Jesus aurraren bizitza (1948), "Zigor" operako libretoa, (1963), "Gerrako nere amabi kantak" eta "Del Oyarzun antiguo" obrak ere idatzi zituen. Liturgia euskaratu zuen taldeko partaidea izan zen. Euskaltzain osoa izan zen 1949az geroztik, eta Euskaltzaindiko lehendakaria 1966-70 bitartean.

Iturria: Harluxet