Laphitz Lapitze, Frantzisko
Frantzisko Laphitz Arizkunen jaio zen 1832an eta Buenos Airesen hil 1905ean. Euskal idazle eta misiolari nafarra izan zen. Irisarriko familia batean sortu zen. Larresoro eta Baionako apaizgaitegian ikasi, apaiztu eta Altzaiko erretorea izan zen. Betarramisten kongregazioan sartu eta Bi saindu hescualdunen bizia: San Iņazio Loyolacoarena eta San Franzizko Zabierecoarena (1867) idatzi zuen, estilo zuzen eta deskriptiboan eginiko historia dramatikoa. Hego Amerikara joan, Montevideon "Euskal Etchea" sortu eta Paraguai eta Uruguain ibili ondoren, 1875ean Buenos Airesa joan zen.
Iturria: Harluxet