Labayru Goikoetxea, Estanislao Jaime

Labayru Filipinetan jaio zen 1845ean eta Bilbon hil 1904an. Txikitan Bilbon finkatu eta Gasteizko apaizgaitegian abadetu zen (1872). "La Voz de Vizcaya" (1880) eta "El Basco" aldizkariak sortzeaz gainera, beste hainbatetan kolaboratu zuen. Historiako Erret Akademiako kide izendatu zuten (1891), Bizkaiko jaurerriko ohorezko kronikari (1895) eta Bilboko seme (1899). Teologi lanak, lan biografikoak eta Bizkaiari buruzko lan historikoak egin zituen: "Historia General del Señorío de Bizcaya" sei liburukitan 1895-1903 bitartean; "La Iglesia y la Enseñanza", 1879; "Galería de vascongados ilustres en religión", 1883. 

Iturria: Harluxet