Jauregiberri, Madeleine
Madeleine Jauregiberri Alotzen jaio zen 1884an eta Zibozen hil 1977an. Euskal idazle eta euskaltzale zuberotarra. "Herria"; "Gure Herria"; "Basque Eclair"; "Miroir de la Soule eta Sud-Ouest" aldizkarietan euskararen aldeko artikuluak idatzi zituen. Ipar Euskal Herriko "Begiraleak" euskal emakume nazionalisten taldeko lehendakaria (1933-34) eta "Aintzina" talde abertzaleko kidea izan zen. Bestalde, Ipar Euskal Herriko eskoletan euskararen irakaskuntza bideratzeko ikasbidea prestatu zuen. "Mirakuilu'bat"; "Zikoitza eta Euskaldun jantziak" antzerkiak idatzi zituen. Euskaltzain urgazle eta 1975az geroztik euskaltzain ohorezkoa izan zen.
Iturria: Harluxet