Izeta, Mariano
Mariano Izeta Elizondon jaio zen 1915ean. Euskal idazle eta kultur eragile izan zen. Aldizkari eta egunkari askotan parte hartu du eta "Dirua galgarri" polizi nobela (1962) eta "Nigarrez sortu nintzan" nobela (1982) eman ditu argitara. Baztanen erabiltzen diren hitz eta esamoldeak biltzen dituen "Baztango hiztegi ttipia" idatzi zuen (1985). Bertso-saioak antolatzen eta gai-jartzaile lanetan ere ibili da. Elizondoko alkatea izan da (1957-58). Euskaltzain urgazlea da 1961az geroztik.
Iturria: Harluxet