Iradier Salaberria, Sebastian
Sebastian Iradier Lantziegon jaio zen 1809an eta Gasteizen hil 1865ean. Aguraingo organista eta ondoren Madrilgo kontserbatorioan solfeoko irakaslea izan zen (1840-50). Paris, AEB, Mexiko eta, azkenik, Kuban finkatu zen eta bertako eragina nabaria da haren obran. Parisen Eujenia Montijokoa enperatrizaren kantu-irakaslea izan zen; gaixotu eta Gasteizera itzuli zen. Ehun konposiziotik gora egin zituen, kantuak eta habanerak: "La paloma, El arreglito habanerak eta La pradera del canal zartzuela" (1848).
Iturria: Harluxet