Iradier Bulfy, Manuel

Manuel Iradier Gasteizen jaio zen 1854an eta Segovian hil 1911an. Lurralde ezezagunak esploratzeko zeukan grinak bultzatuta, Afrikara joan zen (1875-77). Bildutako informazioa eta egindako ikerketak hainbat aldizkaritan argitaratu zituen. Bigarren bidaia bat egin zuen Afrikako erdialdera eta emaitza interesgarriak bildu zituen (1884). Esploratzaile izateaz gain, asmatzailea ere izan zen: konposiziorako kaxa tipografikoa, ur-kontagailu automatikoa, fototakimetroa, etab. asmatu zituen. Lan etnografiko, geografiko, linguistiko, astronomiko eta botanikoak argitaratu zituen; Africa Tropical lanean Afrikako klima, fauna, landaredia, geologia, artea, folklorea, erlijioa, tribu-antolaketa, etab. aztertu zituen. Espainiako Historiako Erret Akademiako kidea izan zen.

Iturria: Harluxet