Intxauspe, Michel

Michel Intxauspe Donibane-Garazin jaio zen 1925ean. Lanbidez bankaria, bere izena daraman bankuko buru da. Donibane-Garaziko diputatua da Frantziako Asanblada Nazionalean 1967az geroztik eta Donibane-Garaziko kontseilari nagusia Pirinio Atlantikoak departamenduko Kontseilu Nagusian 1960tik. Frantziako Estatu Idazkaritzako itsasosteko ministroa izan zen 1958-69 bitartean. Urtetan euskal departamendua sortzearen aurka ibili zen, 1994an berriz, jarrera aldaturik, euskal departamendua sortzeko proiektua aurkeztu zuen.

Iturria: Harluxet