Haristoi, Pierre

Pierre Haristoi Aiherran jaio zen 1831ean eta 1901ean hil. Ikerlari eta historialaria izan zen. Irisarri eta Ziburuko erretore zela, artxiboak eta dokumentuak aztertzeari ekin zion; Ipar Euskal Herriko historia, pertsonaiak eta gertaera historikoak gaitzat harturik "Recherches historiques sur le Pays Basque" (1883) eta "Les Paroisses du Pays Basque au XVIII. siècle et pendant la période révolutionnaire" balio handiko bildumak prestatu zituen. Bestalde, euskal atsotitzak eta esaera zaharrak ere ikertu eta bildu zituen.

Iturria: Harluxet