Gorosabel, Pablo

Pablo Gorosabel Tolosan jai zen 1803an eta Donostian hil 1868an. Historialari, abokatu eta artxibozain izan zen. Ikerketa eta lan interesgarriak egin zituen, Espainiako legeriaz nahiz Gipuzkoari buruzko ikerketa eta lanak egin zituen: "Bosquejo de las antigüedades de Tolosa", 1853; "Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa", 1862; "Memoria sobre las guerras y tratados de Guipúzcoa con Inglaterra", 1865, eta "Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa". Azken hau lan mardula zen, artxiboetan datuak biltzen lau urte pasatu ondoren burutua; Gipuzkoako geografia, gizartea, legeria, ohiturak, pertsonaia historikoak, erlijioa eta gertakizun historiko eta militar garrantzitsuak deskribatu zituen zehazki.

Tolosako alkatea, probintziako kontseiluko Tolosako diputatua (1834), Gipuzkoako korregidorea (1835-40), probintziako Monumentu Historiko-Artistikoen batzordeko kide eta idazkaria eta probintziako artxibozaina izan zen (1858).

Iturria: Harluxet