Gandiaga Artetxe, Bitoriano
Bitoriano Gandiaga Mendatan, Bizkaia, jaio zen 1928an. Euskal olerkaria. Apaiztu eta Arantzazuko ikastetxean irakaslea zelarik, sari ugari irabazi zituen bere poesiekin. Bere lana bilakaera pertsonal baten ondorio da: bere lehen poesia lirikoak, "Elorri liburua", 1962, formaz tradizionalak eta naturari eskainiak dira; bigarren aroan Euskal Herriaren eta herritarren neke eta saminak bildu zituen "Hiru gizon bakarka", 1974. Hirugarrenik, "Uda batez Madrilen" bilduman, poesia pertsonala, dekoratibo eta plastikoagoa landu zuen gizakiaren ezereza gaitzat harturik (1977). Gerora, "Denbora galdu arte narrazioa" (1985) eta "Gabon dut anuntzio" (1986) poema-liburuak argitaratu ditu. Euskaltzain urgazlea da.
Iturria: Harluxet