Fuentes Pascual, Francisco

Frantzisko Fuentes Tuteran jaio zen 1893an eta hil 1959an. Tuterako artxibategia aztertu eta antolatu egin zuen eta 1941az gero bertako artxibozain nagusia izan zen. Bere lanean bildutako materialarekin zenbait liburu idatzi zuen: "Catálogo de pergaminos del archivo decanal de la ciudad de Tudela" (1937), "Guía breve de la Catedral de Tudela" (1953), "Bocetos de Historia tudelana" (1958). Historiako Erret Akademiako eta Bianako Printzea Instituzioko kidea eta garaiko aldizkarietako kolaboratzailea izan zen.

Iturria: Harlaxut