Fernandez Pascual, Joan Antonio

Historialari, artxibozain eta arkeologo nafarra (Tutera, 1752-1814). Jesuitak Tuteratik egotzi zituztenean bera arduratu zen komentuko eskuizkribu eta dokumentuak ordenatzeaz (1767). Ondoren parrokia, monasterio eta liburutegi pribatu askotako artxiboak eta antzinako dokumentuak sailkatzeko enkarguak jaso zituen. Han-hemen jasotako materialarekin liburu historiko eta bilketa-lanak egin zituen "Arte de leer instrumentos antiguos de todos los siglos desde su invención", 1770 eta "Memorias y antigüedades de la ciudad de Tudela", 1771. Bestalde, egun argitaratu gabe dauden izkribu eta artikulu ugari ondu zituen.

Iturria: Harluxet