Etxeberria Orbea, Bonifacio

Bonifacio Etxeberria Eibarren jaio zen 1859an eta hil 1951ean. Armagin-familiako semea, Eibarren lehen ikasketa tekniko eta praktikoak buruturik, Madrilera jo zuen metalurgi alorrean sakontzera. Eibarrera itzuli eta berak sorturiko "Bonifacio Etxeberria" arma-lantegi txikian "Izarra" pistola automatikoa sortu zuen; STAR izenarekin patentatu (1905) eta jaso zituen eskari handiei erantzuteko enpresa handi bat sortu zuen Eibar inguruan. Atzerriko gobernuetatik ohorezko aipamen ugari jaso zuen eta Armagintza Ganbara Ofizialeko zuzendari izan zen. Kanturako zaletasuna bazuen eta Eibarko orfeoian tenore izan zen. 

Iturria: Harluxet