Etxeberria Elorza, Patricio

Patricio Etxeberria Legazpian jaio zen 1882an eta1972an hil. "Segura, Echeverría y Cía" sozietatean hasi zen negozio-munduan, baina banandu eta bere izeneko enpresa sortu zuen (1908). Enpresa txikia zen hasieran; Legazpin eta gerraostean Idiazabalen, nekazaritza, meatzaritza eta eraikuntzarako tresneria produzitzeko enpresa sortu zuen. Europa eta mundu osoan ospea lortu zuen eta "Bellota" erreminta-marka kalitate eta iraupenaren berme bilakatu zen. Bestalde, bere sorterriaz ardura handia izan zuen beti; Legazpiko zaharren etxea, eskolak eta jubilatuen egoitza eraiki eta langileentzako etxebizitzak ere egin zituen. Arantzazuko santutegian Oteizaren eskulturak eta kanpandorreko gurutzea jartzeko dirulaguntza eman zuen.

Iturria: Harluxet