Bela, Jakes
Jacques de Bela Maulen jaio zen 1586an, eta hiri berean hil zen 1667an. Okzitaniako Tolosan egin zituen zuzenbide ikasketak. Kalbindarra izanik oztopo asko gainditu eta Lextarreko Gorteko baile eta erret-epailea izan zen (1631). Idazle oparoa; euskal hiztegia eta gramatika idatzi zituen (egun galduak daude). Bi eskuizkribu luze idatzi zituen frantses: "Tablettes" delako lanean, teologia, etika, medikuntza eta zientziari buruzko gaiak entziklopedia gisa aurkeztuak. Beste eskuizkribuan Zuberoako Foruei buruzko historia luzea idatzi zuen.
Horiez gainera Zuzenbideari buruzko beste lan batzuk ere egin zituen, Zuberoako foruei buruzko historia idatzi eta euskal esaera zahar sorta bat bildu ere bai. Jakes Belakoaren lana argitaratu gabe dago eta ez da ongi ezagutzen. Athanase Bela Zuberoako bikario nagusi eta zubereraz idatzitako "Catechima laburra"-ren (Paue, 1696) aita izan zen. Jeanne-Philippe Bela-ko zaldun eta idazle zuberotarraren birraitona.
Iturria: Lur Entziklopedia