Baraibar Zumarraga, Federiko
Federiko Baraibar Gasteizen jaio zen 1851ean eta bertan hil 1919an. Zuzenbidean eta, filosofia eta letratan lizentziatu zen. Gasteizko institutuko zuzendaria, Arabako diputatu nagusia eta Gasteizko alkatea izan zen. Idazle oparoa zen; gai desberdinak landu bazituen ere, arkeologia eta hiztegigintza alorretan egindako ikerketetan nabarmendu zen. Espainiako Historiako Erret Akademiako kidea eta euskaltzain urgazlea izan zen. Arabako gaztelanian gelditu diren euskal hitzen gordailua aztertu zuen; "Vocabulario de palabras usadas en Alava y no incluídas en el Diccionario de Real Academia Española" (1903) liburua eta beste hainbat artikulu kaleratu zituen. Diputatu nagusia zelarik, bera mintzatu zen euskaraz, Araban lehen aldiz, hitzaldi ofizial batean.
Iturria: Harluxet