|
|
||
|
puntubi.com |
|
|
>Durangoren historia |
|
||
Durangoren sorrera-data ez dugu ezagutzen. Durangaldea Gartzia III. Naiarakoaren dokumentu batean aipatzen da (1051ko urtarrilaren 29an) Iņigo Lopez Ezkerrarekin batera. Hala ere, historialari gehienek Antxo VI Jakitunaren (1150-1194) eta Antso VII Indartsuaren (1194-1234) erregealdien bitartean kokatzen dute. Nafarroako erresumaren barruan sortu zen eta, Tabira izena ipini zitzaion hasierako herriari eta Durango merindadeari. Honetaz ez dago dokumenturik, baina, 1372ko berrespenean.
Gaztelak Bizkaia inbaditu zuenean (1076) Haro leinuaren pean geratu zen, baina, Tamarako hitzarmenean (1127) lehenengo eta 1177ko laudoaren ondorioz gero, berriro Nafarroako erresumara pasa ziren, bai Bizkaia bai eta Durango. XV. mendean, Ahaide Nagusi eta bandokideen arteko borrokek suntsitu egin zituzten Euskal Herriko erakunde asko. Bando arteko borroken aitzakian, Inkisizioak, Gaztelako erret legea ezarri zuen. Ezaguna da Durangoko Heretikoen gertaera (1442-44). Fray Alonso Mella fraile frantziskotarrak bultzatutako prozesuan herriko emakume eta ondasun Elkartea zabaldu zen. Elkarte horretako ehun kide baino gehiagori heriotza-zigorra ezarri zioten eta sutan erre zituzten. Heresiaren ordainezko monumentu gisa Kurutziaga gurutzea eraiki zen. XVI eta XVII mendeak izurrite (1517), uholde (1544), sute (1554-III-11) eta Espainia eta Frantzia arteko Hogeita hamar Urteko guda pairatu zuen Durangok; gertaera hauek giza- eta kostu-ekonomiko larriak ekarri zizkion. XVIII. mendean atzerapen ekonomiko garrantzitsua etorriko zen. Konbentzio guduan tropa frantsesek behin baino gehiagotan hartu zuten herria. XIX. mendean, Lehen eta Bigarren Karlistadek eragin handia izan zuten herriaren bizitzan, erregegai karlistak bere gortea Durangon kokatzea erabaki baitzuen. Frankoren estatu kolpearen ondoren piztu zen Espainiako Gerra Zibila. 1937eko martxoaren 31an, Durango bonbardatu zuten modu sistematiko eta gupidagabean. Banbardaketak 500 herritar baino gehiagoren heriotza eragin zuen. |
||
|
5.- Bidali informazioa |
|||
|
|