<<<Nagusira

puntubi.com

puntubi.com
Zer ikusi Ondo pasa Jan eta lo Herriko web Bidali informazioa

Donostia

Gipuzkoako hiriburua. Donostiarrak. Urumea ibaiaren bokalean eraikia, Bizkaiko Golkoaren ertzean eta Mendizorrotz eta Jaizkibel mendien artean. Urgull eta Igeldo mendien artean, Kontxako badia dago; bertan, Santa Klara uhartea eta Kontxako eta Ondarretako hondartzak daude. Urgullpean arrantza- eta kirol-portua dago. Urgull eta Uliaren artean Urumea ibaia itsasoratzen da; haren ondoan, Zurriolako hondartza dago. Hondartza hau artifizialki luzatu eta zabaldua izan zen (1994). 

Donostiako nekazaritza Zubieta eta Igeldon dago kokatua. Industria gutxi dago eta hiritik kanpo sakabanatua (elikagai-industria, ehungintza, lantegi mekanikoak). Zerbitzuetan diharduen hiria da; administrazioaz gain, merkataritza ere garrantzitsua da. Finantza- eta unibertsitate-zerbitzuak biziki ugaldu dira 1970eko hamarkadaz geroztik. Kultur eta turismo-hiria da, hainbat jai-, kultur eta kirol-ekitaldiren egoitza da.

Historia: ikus Donostia,

 

1.- Zer ikusi

 

Estropadak, Kontxako bandera irailaren lehen bi igandetan egiten dena, Nazioarteko Zinemaldia (irailean), Musika-Hamabostaldia (irailean), Aste Nagusia (abuztuan), San Bizente eliza gotikoa (XVI. m.) eta Santa Maria eliza barrokoa (XVII. m.), San Telmo museoko XVI. m.ko klaustroa eta pinturak, Urgull mendia, Miramar jauregia, udaletxea (garai bateko Kasino Handia), Kursaal eta zenbait etxe,

Eraikin aipagarri gehiago ere badira: Aquariuma, Aieteko jauregia, Viktoria Eujenia antzokia, Artzain Onaren katedral neogotikoa (1888-97).

Victoria Eujenia erreginak bere oporraldirako hautatu zuenez geroztik, Donostiak hiri turistiko izateari eutsi dio.

Santa Maria Eliza

Koruko Andre Mariari eskainitako eliza barrokoa Donostian. Lehenengo tenplu erromanikoa izan zen (1014); gero, estilo gotikoan berreraiki zen gaskoinen eraginari esker eta bonbardaketak jasan ondoren (1739) dena bota behar izan zuten.  D. Iarza, M. Puilan, I. Ibero, J. Lizardi eta P.I. Lizardi arkitektoek, Caracas-ko Erret Konpainiaren dirulaguntzaz berreraiki zuten (1743 - 1764). Barruko dekorazioa churrigereskoa da eta Churrigerak ere parte hartu zuela uste da. Euskal gotiko azken elizetakoa da; oinplano angeluzuzenekoa, altuera berdineko hiru nabe eta gurutze-gangak ditu eta koloma barroko klasikoak ezarri ziren altuera handiagoa hartu ahal izateko. Aldare nagusian San Sebastianen erretratu eder bat dago eta beste batean XVIII. mendeko birjinaren eskultura bat. Portada handian "rococo" dekorazioa nagusi bada ere, barrokoko aztarnak ere baditu. Monumentu izendatuta dago.

Ibilaldiak: Donostia Ikus, Argia/gida.

The New York Times egunkarian "36 ordu Donostian" (ingelesez)

 

 

2.- Ondo pasa

Hiriko Zaindaria: urtarrilaren 20. Bezperan hasten da eta 24 orduz dirau, taldeko danborra joz, gau eta egun.

Aste Nagusia: Abuztuaren 15 aldera.

San Tomas, Abenduaren 21ean.

 

 

 

3.- Jan eta lo

Jatetxeak:

Donostiako Sagardotegiak:  ( Euskal Herriko sagardotegien zerrenda )

ARAETA SAGARDOTEGIA

Arbitza Bidea Bē Zubieta Tfno: 943 36 20 49

BARKAIZTEGI SAGARDOTEGIA

Barkaiztegi Bidea,42 Bē Martutene Tfno: 943 45 13 04

IRUIN SAGARDOTEGIA

Iruin Baserria Bē Zubieta Tfno: 36 12 29

IZAGIRRE SAGARDOTEGIA

Bidarte Berri Atotxa Erreka 133 Aņorga Tfno: 943 36 14 70

KALONJE SAGARDOTEGIA

Gurutzeta Etxea, Igeldo Tfno: 943 21 32 51

URKIOLA SAGARDOTEGIA

Ferrene Etxea, Ibaeta Auzoa Tfno: 943 21 01 68

   

Hotelak / Ostatuak:

Landetxeak / Kanpinak:

Jakue bideko aterpetxeak:

 

Ulia Mendia, Donostia mendebaldean

943 310 268

Igeldo Mendia, La Sirena, (Ondarreta hondartza)

943 311 293

 

 

 

4.- Herriko web orri interesgarriak

Irutxuloko Hitza

Donostia mailako egunkaria.

udala

 

antigua auzoa

Auzoari buruzko informazioa.

Turismo bulegoa, Reina Regente kalea, 3

943 481 166

 

 

 

5.- Bidali informazioa

 

Zein herriri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)

         

.