<<<Nagusira

 

 

puntubi.com

 

puntubi.com

 

>Donibane Loitzune   

 

 

Donibane Loitzune Lapurdiko kostaldeko udalerria da, izen bereko kantonamentuan dagoena. XII. mendeko dokumentuetan aipatzen da lehen aldiz. Leonor Akitaniakoa eta Ingalaterrako Enrike Plantagenet bertan ezkondu ziren (1152). XV. mendean Donibane Loitzuneko arrantzontziak izan ziren lehenak Ternuara bakailaoaren bila ausartu zirenak, XV. mendean. Arrantzari esker XVI - XVII. mendeetan hiria aberastu egin zen eta 15.000 biztanle izatera ere iritsi zen.

1558an gaztelarrek hiria hartu eta su eman zioten; etxe bat baino ez zen zutik geratu. Hiria berreraiki eta 1635ean berriro ere Espainiarren esku geratu zen urtebetez. XVII. mendea, ordea, oparoa izan zen Donibane Loitzunentzat: Pirineoetako Itunaren ondorioz, bertan ezkondu zen Nafarroako Luis III.a (Frantziako XIV.) Espainiako Felipe IV.aren alaba Maria Teresarekin (1660), Balea eta bakailoaren arrantza gora egiten zuen eta kortsarioen harrapaketak ezin hobeak ziren. XVIII. mendean zehar, ordea, hiriaren ekonomia behera etorri zen: Holandaren nagusitasuna Ingalaterraren kaltetan, Iraultza frantsesaren ondorioak eta Frantsez inperioko portuen porrota izan ziren eragile nagusiak.

1708an hiriaren zati handi bat urpean geratu zen, itsasoak ur-hesiak suntsitu ondoren. Ondorioz, Napoleon III.ak hiru ur-harresi eraikiarazi zituen; hesiek zutik diraute oraindik.

Iturria: Lur 

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)