<<<Nagusira

puntubi.com

puntubi.com
Zer ikusi Ondo pasa Jan eta lo Herriko web Bidali informazioa

Donemiliaga Kukula

(San Millan de la Cogolla)

Errioxako monasterioa, izen bereko udalerrian, Naiara ondoan. Jakue bidean dago. Susoko monasterioa esaten zaio. 

Historia: San Emilianok sortu zuen (VI. m.). Eliza bisigotikoa zen tokian Gartzia Santxez Nafarroakoak monasterio beneditarra eraiki zuen estilo mozarabiarrari jarraituz (931) eta Iruņeko erresumako abadia nagusietako bat izan zen X. mendean; Al Mansurrek arpilatu eta desegin egin zuen. Eliza bi nabekoa zen; gurutzaduraren parean haitzean zulatutako elizatxoa zegoen eta ekialdean nitxo-aldare bat zeukan. Antso III.a Nagusiak monasterioa berritu eta handitu zuenean, hasierako eraikuntzako eliza mozarabiarra baino ez zen gorde (1030). Han dago San Emilianoren hilobi erromanikoa, XII. mendekoa. Donemiliaga Kukulak oihartzun berezia du euskara idatziaren historian, monasterioko X. mendeko testu latinetako glosa edo iruzkinen artean euskarazko bi esaldi ere aurkitu baitziren. Izen bereko herriaren ondoan Iusoko monasterioa dago, hau ere San Emilianori eskainia; XVI. mendekoa da eta hainbat eraikin handiz osatuta dago.

Toponimia: ikus errioxa.com

 

1.- Zer ikusi

 

Suso eta Iuso monasterioak eta euskaraz idatzitako emilianotar glosak.

 

 

2.- Ondo pasa

Festa Nagusiak maiatzaren 10a eta 15a artean ospatzen dira. Gauetan, danborra jasotzen ateratzen dira, Emilianok erromesei deitzeko egiten zuen moduan. Maiatzaren 11n, neska nerabeen eguna ospatzen da, ogi puska buruan dutela etxez etxe ibiltzen dira.

Irailaren 18 edo 20an patata jana, eta abenduaren 8an, berriz, Erdi Aroko azoka.

 

 

 

3.- Jan eta lo

Jatetxeak:

Hotelak / Ostatuak:

"Las glosas" ostatu-jatetxea, Iuso monasterioaren aurrean.

Monasterioaren Hosteria

941-373-277

Landetxeak / Kanpinak:

 

 

 

4.- Herriko web orri interesgarriak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

5.- Bidali informazioa

 

Zein herriri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)

         

.