Tamarako Bake Hitzarmena (testua)
Haitzpeko San Joan monasterioan (San Joan de la Peña) dago jasota Tamarako Hitzarmena esaten zaion dokumentua, Iruñea eta Aragoiko Alfontso I.ak eta Gaztelako Alfonso VII.ak sinatua (1127 - 07 - 07). Támara herrian, Palentzia, sinatutako dokumentuan, Gaztela-Leon eta Nafarroaren arteko mugak Oka mendilerroan ipintzen dira. Besteak beste, zera esaten da:
"Aurrerantzean, bi erreinuen arteko liskarrik sor ez dadin, erabaki dugu zein lurraldea den Nafarroako Erresumarena, hau da: Ebro ibaiarenak Burgosetik gerturaino, Gaztelako Sancho-k bortxaz kendu ziona bere senide Antso Nafarroakoari, Gartziaren semeari. Gaztelako eta Nafarroako errege eta erreinuen artean bete eta luzatu dira dokumentuak eta norberak jaso du bere "cartas suas firmatas et bene vallatas". Orduan, Alfontso I.a Aragoikoak Gaztelako lur guztia eman zion Alfontsori (VII.a Gaztelakoari), eta aurrerantzean ez zuen nahi izan deitzea enperadore, Aragoi, Iruñea eta Nafarroako erregea baizik".
Loturak: Hiru Antsoen guda;
Iturria: La Navarra Maritima