Oiarsouna edo Hondarribia
Erromatarrak Euskal Herrira etorritako garaiko HUVARCE toponimoa. I. mendean toki honi OIARSOUNA deitu zioten. Baskoiek, ordea, OIARGUSE deitzen zioten (ziur egun herriak hartzen duen baino eremu zabalago bati). Geroago, OLARSO deitu zioten, baita OIARSO ere, bai eta OIASSO. XII. mendean Antso VI.a Jakitunak leku horretan inguruaren defentsarako herri bat eraiki nahi-eta toki horri UNDARIBIA deitu zion, horrela agertzen da, bederen Donostiako foruan; Antso VII.a Azkarraren garaitik aurrera, harresia eta gaztelua eraiki zenean, UNDARIBIA izena finko jarri zitzaion; latinera bihurtua, ordea, FONTARABIA, eta egun HONDARRIBIA izenez ezaguna.
Iturria: La voluntaria konkista, Tomás Urzainki Mina