Nafarroa Behereko Foruak
1611an egindako Nafarroa Behereko Foruen idatzaldian, tokian tokiko hizkuntza aintzakotzat hartu nahi izan zen. Foru hauek gaskoinez idatzita zeuden, baina, Erreinuko hizkuntz ezberdintasunak gogoan hartzean, herritarren hizkuntzari errespetagarritasun bat aitortzen zitzaion, eta euskarari ere bai, beraz, zeharbidez.
1620an Nafarroako Luis II.a eta Frantziako XIII.a zenak Nafarroa behereko Foruak ezabatu eta Nafarroa Frantzia osoari atxiki zion. Hala ere, erregeak Nafarroa Behereko erakundeak errespetatuko zituen, baita erregearekiko harremanak erregulatzen zituen foru nagusia ere; horren arabera, Frantziako erregeak bertakoen eskubideak eta ohiturak mantenduko zituela zin egin behar izaten zuen, nafarrek erregearekiko leialtasuna azaldu aurretik. Hori egin ondoren, erregeak erret ofizialak izendatzen zituen; Garrantzitsuena merinoa zen, erregearen ordez merindadea gobernatzen zuena.
Urte berean Zuberoa Nafarroa behereko Parlamentuari erantsi zion eta urte batzuk geroago (1626) Bordelekoari.
Iturria: Euskara euskaldunon hizkuntza, Joseba Intxausti/ Elhuyar