La Hoya
Arabako Metal-Aroko aztarnategia, Biasterin. Monumentu izendatuta dago; 1935ean aurkitu eta 1973an hasi ziren indusketak. K.a. XV. mendetik K.a. II. mendera bitartean bertan eraikitako herri eta hainbat gizaki aztarnak aurkitu dira, hiru garai ezberdin bereizten dira:
1) Brontze-Aro Ertaineko gezi-punta eta lurrontziak.
2) Berant Brontze-Aroko metalezko tresnak eta zeramika-piezak.
3) Garai zeltiberiarreko apaingarri, zeramika, tresneria eta irudi eskematikoak dituzten idolo eta zintzilikarioak.
Loturak: Neolitikoa Euskal Herrian;
Iturria: Harluxet