Herri izenak emateko irizpideak

Lehenengo eta behin esan zerrendatze hau ez dela inola ere arau emailea. Herri-ohiturak egiten du lege, eta herriak izendatzean, euskal grafiaren aldeko ohitura da bultzatu nahi duguna. Geroak esango digu zuzena den ala ez.

.- Eskubide osoz berridatzi ditugu gaztelaniaren eraginez desitxuratutako euskal izenak: Ezkaray = Ezkarai; eta erdara-euskara forma mistoa duten kasuetan euskaraz soilik eman ditugu Vitoria / Gasteiz = Gasteiz.

.- Herri izena aldatu gabe euskal grafia erraz onartzen dutenak euskaraz eman ditugu: Berceo = Berzeo

.- Oro har Euskaltzaindiak emandako orientabideak erabili ditugu, baina ez beti: Iruņea = Iruņa

.- Villa izenez hasten direnean "Billa" erabili dugu (b eta ll erabiliz) Villabona = Billabona

.- R hizkiz hasten direnean, E erantsi dugu ohiturei leial: Roma = Erroma; Ribaforada = Erribaforada

.- Ez dira itzulpen zabarrik egin: Espejo = Izpilu; Kanpanas = Campanas / Kanpaiak

OHARRA: Testu askotan aurkituko duzu irizpide hauek betetzen ez duten idazkera, pixkanaka ari baikara zuzentzen. Barka eragozpenak.

Iturriak eta lagungarriak:

Euskaltzaindia:

HERRI-IZENAK: HURRENKERA ETA ZEINU GRAFIKOEN ERABILERA

EUSKAL HERRIALDEEN, HERRITARREN ETA EUSKALKIEN IZENAK

Frantziako Errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak

Exonimoak Euskaldunek kanpoko lekuak izendatzeko inoiz erabili eta beren hizkuntzara

egokitu dituzten toponimoak baino ez dira ematen zerrenda hauetan.

 

Arabako Herri Izendegia

Bizkaiko Herri Izendegia

Gipuzkoako Herri Izendegia

Lapurdiko Udal Izendegia

Nafarroa Behereko Herri Izendegia I. atala; II. atala; III. atala

Zuberoako herri izendegia   I. atala; II. atala

Gainerako euskarazko toponimia duen herri askoren izendatzea falta da: Nafarroa Garaia; Errioxa, Biarno...