<<<Nagusira

 

 

puntubi.com

 

puntubi.com

 

>Hego-mendebaldeko mugarriak   

 

Nafar estatuaren eta Gaztelako, konderriko lehenengo eta erresumako gero, mugarriak itun bidez eta ebazpen bidez zehaztu izan dira historian zehar. Muga horiek inbasio bidez hautsi izan dira.

 

1016 Adiskidetasun Ituna: Nafarroako Antso III.a Nagusia erregeak eta bere aitaginarreba Gaztelako konde Antso Gartziak adostu eta zehaztu egiten dute Gaztela eta Nafarroako mugak.

1127 Tamarako Hitzarmena: uztailaren 7an sinatu zen Támara herrian, Palencia, adiskidetasun hitzarmena. 1016koan bezalaxe, baskoien erregea Alfontso I.a Borrokalaria eta bere semeorde Gaztelako Alfontso VII.a Raimundez erregearen artean. Haitzpeko San Joan monasterioan dago jasota dokumentua.

1152 Akitania Enrike II.a Plantageneten esku geratuko da Leonorrekin ezkondu ondoren. Lapurdi, Arberoa eta Zuberoa, berriz, Guillaume Raymond bizkondearen eskutik jasoko du 1192an. Honela Baskonia-Akitania dukerri osoa Ingalaterraren esku izango da mendeetan.

1177 Enrike II.a Plantageneten "Division of kingdons of  Navarre and Spain, 1177" laudoa: Britainiar Museoan dagoen 1190eko dokumentuan esaten da: "Jakina da Hispania arteko lur guztia Ingalaterrako erregearena dela; Oiarsouna izeneko porturaino zeinak banatzen ditu Ingalaterrako eta Nafarroako erregeen muga". "Eta Nafarroako erregearen lurra Oiarsouna portuan hasten da eta Kastro-raino (Urdiales) iristen, non Nafarroako eta Gaztelako lurrak banatzen diren". 

1204an Alfontso VIII.ak heriotza gertu ikusita, testamentua egin zuen; bertan Nafarroari hartutako lurrak itzultzea agintzen zuen eta Diego Lopez Bizkaiko jaunari bereak. Testamentuan esaten da: "agintzen dut, Jaunak osasuna ematen badit, Nafarroako erregeari itzuliko dizkiodala hartutako guztiak Araniellotik (Arnedillo) Fuente arabiaraino (Hondarribia)"; hau da, Burandon-go gaztelua, San Vicente, Toro, Marañon, Alcazar, Kanpetzu eta, Antoñana, Aturri eta Portilla de Cortes herriak, denak Nafarroako erregearenak baitziren. Alfontso VIII.a osatu zen, baina testamentua ez zen konplitu inoiz.

 

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)