Gizakiaren eta Hiritarraren Eskubideen Deklarazioa
Iraultza Frantsesaren garaian, Asanblada Konstituziogileak onartutako deklarazioa (1789 - VIII - 26). Hitzaurrea eta 17 artikuluz osatua. Honako printzipioak aldarrikatzen dira: hiritar guztien berdintasun politiko eta soziala, jabegoaren errespetua, nazioaren subiranotasuna, hiritar guztiak kargu publikoetan lan egiteko aukera izatea, gizaki bakoitzak legea bete beharra, iritzi- eta sineste-askatasuna, adierazpen- eta prentsa-askatasuna.
Iturria: Harluxet