<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Erroma sortzea

Alegiak dio Romulo eta Remo anaiak Tiber ibaiaren ertzean maltzurkeriaz utzi zituztela; ito zitezen biak, alegia. Haien gurasoek, Marte (gerrateen jainkoa) eta Ilea edo Rea-Silvia (sazerdotesa) seme bikiak gosez hiltzera kondenatu zituzten. Otseme batek aurkitu zituen ordea, eta haren esnetik bizi eta hazi ziren biak. Nerabeak zirela ibaiaren ertzera itzuli ziren; eta hantxe, Palatino mendi hegal batean, hiri bat sortu zuten. Romulok makila bat hartu eta marra luze bat egin zuen lurrean, inor sar ez zedin. Orduan, Remo anaiak hartaz trufatzeko saltoka hasi zen marra gainetik, lurreko marra gora-behera edonork salto egin zezakeela esan zion. Remo, Romuloren eskutan hil zen eta Romulo izan zen, hartaz, Erromaren fundatzailea. Erromatarrek “Natalis Romae” eguna ospatzen dute egun hura gogoratzeko.

Iturria: puntubi