<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Erriberriko gaztelua

Nafarroako erret gaztelu gotikoa, izen bereko udalerrian (Olite), erromatarren garaiko gotorlekua handitu eta berrituz eraikia. Nafarroako errege-erreginak bertan bizi izan ziren XIII. mendetik hasita. Karlos III.a Prestuak (1387-1425) eginiko aldaketek eman zioten gaur egin duen itxura. Kanpo-egiturak frantses eragina du; barrualdeak, arte mudejarraren ukitua: axuleiu, igeltsu-lan eta egur landu eta polikromatuzko sabaia. Egun Nafarroako Gobernuarena da eta monumentu izendatua dago (1925).

Iturria: Harluxet