<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Euskal Herriko Lurraldea
Lurralde laua eta idorra da ipar eta mendebaldean, eta aski menditsua erdialdean, horrelakoa da Euskal Herria, Pirinioetako mendiak bertaraino iristen baitira. Ipar-ekialdean daude garaienak (Hiru Errege Mahaia, 2.428 m; Arlas, 2.044 m; Ori, 2.021 m; Kartxela, 1.982 m; Txamantxoia, 1.945 m; Otsogorrigaņa, 1.922 m; Xardekaga-a, 1.893 m; Lakora, 1.877 m; Lapazarra, 1.785 m). Nafarroako Ipar-mendebaldean, Pirinioak bi norabidetan hedatzen dira; bata, Ekialdetik Iparraldera (Kintoatik Aiako Harrira) eta bestea, Ekialdetik Mendebaldera (Kintoatik Salbadara). Lehenengo adarkadurak itsasorantz jotzen du eta haren mendiak ez dira oso garaiak (Saioa, 1.419 m; Iparla, 1.044 m; Larrun 900 m; Ibantelli, 698 m; Aiako Harria, 832 m). Bigarren adarkadurak, Ekialdetik Mendebalderako norabidea duenak, Hego Euskal Herria bi zatitan banatzen du: banalerrotik Iparralderakoa menditsua da eta itsasalderantz hurbildu ahala mendiek altuera txikiagoa dute. Pirinioetako adarkadura horretatik abiaturik eta itsasertzarekiko elkarzut, itsasorainoko bailarak osatu dituzten mendiak daude (Oiz, 1.029 m; Sollube, 686 m; Arno, 628 m; Andutz, 612 m; Jata, 600 m; Jaizkibel, 545 m; Mendizorrotz, 415 m). Banalerrotik Hegoalderako lurraldea lauagoa da; Toloņo eta Kodes mendizerrak dira garrantzitsuenak. Hego Euskal Herriaren banalerroan bertan mendi altuak daude; Aralar (Irumugarrieta, 1.431 m; Txindoki, 1.346 m; Putxerri, 1.299 m), Aizkorri (Aitxuri, 1.551 m; Aketegi, 1.544 m; Aizkorri, 1.528 m), Gorbeia (Aldamin, 1.376 m; Gorbeia, 1.481 m; Berretin, 1.226 m), Elgea (Aumategi, 1.191 m; Gaboņo, 1.175 m) eta Salbada mendizerrak (Aro, 1.187 m; Eskutxi, 1.180 m; Tologorri, 1.068 m). Bada hirugarren mendilerro bat ere; Nafarroako Mendebaldetik Arabarako norabidea du eta Pirinioekiko paralelo dago. Bertan daude Leire (Arangoiti, 1.355 m; Eskalar, 1.302 m), Alaitz (Elomendi, 1.289 m; Alaitz, 1.155 m; Txanburu, 1.135 m), Izko (Antxurda, 1.036 m), Erreniega (Erreniega, 1.037 m) eta Gasteizko mendiak (Kapildui, 1.177 m; Pagogan, 1.029 m).
Iturria: Harluxet