<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Euskal Herriko kostaldea

 Euskal Herriko kostaldea Ozeano Atlantikoak bustitzen du. Donibane Lohitzunetik iparralderantz kostaldea laua eta zuzena da, lurmutur gutxi daude eta barnealdetik duna-sistema batek mugatzen du; hegoalderantz, berriz, malkartsu eta koskatsua da; lurmutur (Aiztandi, Galea, Higer, Izustarri, Luzero, Matxitxako, Monpas, Ogoņo, San Anton, Kalero, Villano), uharte (Aketx, Izaro, Gaztelugatxe, San Nikolas, Villano) eta itsasadar (Debakoa, Urdaibai, Oriakoa, Plentziakoa, Nerbioikoa) ugari daude. Iparraldeko nahiz Hegoaldeko hondartzak, oro har, harea finekoak dira.

Iturria: Harluxet