<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Euskal Herriko ekonomia
Euskal Herria politikoki Frantzia eta Espainia estatuetan erdibituta dago eta bi estatuon historiak eta beharrek eragin handia izan dute eta dute Euskal Herriko ekonomiaren garapenean. Hego Euskal Herrian, Bizkaia eta Gipuzkoan, industrializazioa Espainiako industrializazioarekin batera gertatu zen XIX. mendean. Araba eta Nafarroan industrializazioa geroago iritsi zen eta lehen sektoreak garrantzi handiagoa izan du hurbileko historian eta gaur egun ere bai. Bestalde, Ipar Euskal Herrian industrializazioa ez zen errotu Frantziako industrializazioa gertatu zenean; ondorioz, lehen sektoreak (abeltzaintza, nekazaritza, basogintza, arrantza) garrantzi handia mantendu du. Nolanahi ere, hirugarren sektorea da egun, eta alde handiz, nagusi Euskal Herri osoan, Frantzian eta Espainian gertatzen denaren antzera. Oro har, lehen sektoretik populazio aktiboaren % 5-6 inguru baino ez da bizi; bigarren sektorean (eraikuntza barne) gutxi gora-behera populazio aktiboaren % 38 ari da eta zerbitzuen sektorean % 56 inguru.
Iturria: Harluxet