<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Altxerri

Gipuzkoako Aiako haitzuloa, Beoategaina mendiaren ekialdean. Ondoko harrobiko lanetan aurkitu zen haitzuloa 1956an, eta 1962an ikertu zuen espeleologo talde batek. 2.200 metroko luzera du eta Goi Paleolitoko labar-arte lanetan aberatsa da, 149 grabatu eta beltzez margotutako irudiak aurkitu dira bertan, Madeleine aldikoak: giza irudiak, bisonte, zaldi, orein, piztiak, sugeak, hegaztiak eta azerienak.

Iturria: Harluxet/ Lur Entziklopedia