Agramondarren gaztelua
Bidaxunen, Nafarroa Beherea, ikus daitekeen gaztelua, Simon Monforten agindutara eraiki zen 1180 - 1200 bitartean. 1215ean, agramondar familiaren eskura igaro zen. Erdi-Aro hasieran agindu zuten bertan agramondarrek eta Bidaxune herria izan zen haien egoitza XII. mendean. |
Nafarroako Antso VII.a Azkarrari omenaldia egin zitzaion, bertara, Bibian II.a, Behenafarroako eta Zuberoako Ahaide Nagusiak bildu ziren. Geroztik Agramondarrek Nafarroako erregeen alde jokatuko izan zuten. Omenaldiak berriro ere egin ziren (1237, 1266, 1329...). Agramondarrek Nafarroako erregeekin zuten erlazio estuaz eta beren lurren kokagune estrategikoaz baliatuta, Nafarroa eta Gaskoineko lurren mugan zuten gaztelua, agintaldi ia independientea eraman zuten. Bidaxuneko printze burujabedunak izan ziren. Hala ere, gatazka anitz sortu zen garai hartan. Nafarroako noblezi guztiaren parte hartzea 1385ean Nafarroako Karlos II.a erregeak amaiarazi nahi zian zien bi aldeei. “Bakearen elizatxoa” eraikiaraziz Muskildiko San Antonion. Ez zuen lortu. Geroago ere izan ziren Bakea lortzeko beste saiakerak, baina arrakastarik gabe. XVI. mendean. Aurrerantzean, erlijio-gerrak zirela-eta izan ziren bakea sinatzeko beste hainbat saio, baina alferrik denak. Katolikoek Charles Luxe-ko buru zutela Beamountarrak nahi zuten. Protestanteek, berriz, Antonio Agramont buru zutela Juana Albretekoa defendatzen zuten. Geroago Antonio Agramon katolikoa egin zen. Nafarroako erret-lurrak bi bandotan banatu ziren, agramondar eta beamondarren anaia arteko gerrak euskaldunak banatu zituen: Nafarroako erregeen leinu zaharraren aldeko Agramondarrak, Bidaxungoen agindura batetik, eta bestetik Luis Beaumont-ekoaren aldeko Beaumondarrak, Luxe-tarren agindura. 1523an erre zuen lehenengo aldiz. 1648an Antonio III. Agramon Frantziako mariskala zela Madrilera joan zen Maria Teresaren esposatzea eskatzera Luis XIV. Frantziakoarentzat, orduan, bere lurraldeak dukat maila hartu zuen. Gazteluak bere edertasunaren gorena ezagutu zuen 1659an, Mazarino eta bere jarraigoak bertan hartzeko altzari dotorez gaztelu osoa hornitu zutenean. Uztailaren 20-25ean Pirineotako hitzarmenaren hasierako tratuentzat. Aurreko garai batean Agramondarren eskutik eraikitako kolegiata gaztelu bera bezain garrantzizkoa izan zen. Bizente Paul-ekoari bertan soildu zioten burua “Ordenes pequeñas) egin zituenean 1596an. Bizente Paulekoa apaiz frantsesa zen, (Pouy, g.e. Saint Vicen-de-Paul, 1581 – Paris, 1660) Garai hartako gabezia materialari ta izpiritualari konponbide bat eman nahian, Misioaren Kongregazioko edo lazaristak (1625) eta Karitateko Alaben Lagundia (1633) sortu zituen. Filiberto Chalon-goak eta Iraultza Frantsesaren garaian berriro (1789 - 1799). Kolegiatan daude Agramondarren hilobiak, baita Frantziako mariskala izan zen Antonio III. Agramondarrarena ere. Egun, garai hartako distirak harritzar meta besterik ez dira, turistentzat udako arratsaldeetan hegazti harraparien erakusketak egiteko.
|