<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

1016ko Adiskidetasun Ituna

1016an Nafarroako Antso III.a Nagusia erregeak eta bere aitaginarreba Gaztelako konde Antso Gartziak adostu eta zehaztu egiten dute Gaztela eta Nafarroako mugak. Gaztelako Antso Gartzia kondeak Nuño Alvarez Gaztelako zalduna izendatu zuen ordezkari eta Nafarroako erregeak Errioxa edo Kantabriako gobernadore Fortunio Oggoiz.

Donemiliaga Kukulan (San Millan de la Cogolla) jasotako dokumentuaren arabera "Kukulako mendikatearen gailurretik Valvanera (Venarie) eta Gramneto (Grañe) ibaietara, mugarria dago bertan, eta Moneo (Muño) eta Biciercas gainetik Peñanegrara, eta handik Razón ibaiaren sorburura. Gero, Calcanio mendi bizkarretik eta Galaza aranaren erditik, mugarria jarrita, Tera ibaia arte, eta handik Garrai-ra (Garrahe), antzinako herri hustua eta Duero ibairaino" egiten dute muga erresuma eta konderriak.

Iturria: Navarra, sin fronteras inpuestas, Tomas Urzainki.