<<<Nagusira

puntubi.com

puntubi.com
Zer ikusi Ondo pasa Jan eta lo Herriko web Bidali informazioa

Deba-Itziar

Gipuzkoako kostaldeko udalerria, Debaren bokalean (Deba Beherea); Debarrak. Industria (zurgintza, altzairugintza eta metalurgia), baxurako arrantza, abeltzaintza, basogintza. Hondartza da baliabide turistiko garrantzitsuena.

+(gazt: Auñamendi)

 

Historia: Ikus: Deba-Itziar

Mitologia: Alos dorrea

 

1.- Zer ikusi

 

Historiaurreko aztarna garrantzitsuak Ekain, Ermittia, Praile haitz 1 eta Urtiaga haitzuloetan: pinturak, grabatuak, tresnak. 

Agirre eta Sasiola etxeak.

Alde Zaharra

Turismo bulegoa igaro ondoren udaletxeko arkupera sartu, San Rokeren imajina dago, eta Foru Plazara atera.

 

Santa Maria Eliza (Plaza Zaharra)

Santa Maria eliza Ama Jasokunderi eskainitako parrokia da eta neurri erraldoiak ditu, ia katedral baten parekoak. Mendi malda baten kontra eta Erdi Aroko etxe zaharren artean sortuta, Santa Mariak ez dauka Kantauri aldeko tenpluek izan ohi duten perspektiba ikusgarririk. Elizaren barruan sartuz gero, errenazimendu erako nabe zabaletan ibiliaz atzeman liteke XV. eta XVII. mendeetan zehar eraikitako lan honen handitasuna, eta eliztar dirudunek ordaindutako egitasmo honen handinahia. Gorputz handidun eta altzari aberatsez jantzitako eliza honek kalostra ederra du (arabiar jiteko zutabez osatua), zizelatutako atari ederra ( hamabi apostoluak, izen eta guzti) eta hilobi izateko hainbat kapera pribatu, Gipuzkoako arkitektura erlijiosoaren gailurretako bat dugu.

 

INGURUAK

 

Itziarko Santutegia (Itziarren)

Erdi-Aroko arrastoak ditu, nahiz eta XVIII. mendean erabat handitu eta zaharberritu egin zuten. Erretaula bikaina du, Andres Araoz arkitektoaren obra, uste denez Gipuzkoako zaharrenetako bat da.

 

Lastur: Oso leku polita da. Ikusgarriak dira Baseliza eta Leizaolako Dorretxea.

 

Endoia: Lasturretik gertu. Egun-pasa joateko paraje zoragarria.

 

Mendaro:

Mendaro simak

Txokolate fabrika: Saint Gerons-eko txokolatea etxean egina.

 

Ibilaldiak: Saturraran-Itziar-Madariaga, ikus Argia/gida.

 

 

2.- Ondo pasa

JAIAK

 

Herrikoak: San Roke (abuztuaren 16a)

Zoruen feria: urtarrileko lehen larunbata.

Debarraren eguna: maiatzaren 3. larunbata.

Itziar: abuztuaren 4a

Endoia: Ascensión egunean erromeria.

Elorriaga: San Sebastian (urtarrilaren 20a)

Itxaspe: San Salbador (abuztuaren 6a)

 

 

 

3.- Jan eta lo

Jatetxeak:

Txomin Jatetxea: Portu kalea, 7 - 1. 943 - 191 660.

Lastur taberna: Itziarren 943 - 199 333.

Bikain Erretegia: Itziarko Poligonoa: 943 - 199 370.

Deba-Itziarko Sagardotegiak: ( Euskal Herriko sagardotegien zerrenda )

 

TXINDURRI-ITURRI, Mendari auzoa

Tel: 943-199-389

696 684 490

Hotelak / Ostatuak:

Txerturi Goikoa: (Itxaspen) Tel: 943 - 199 176; gela bikoitza bainugelarekin 27/30 €.

Errota Berri: Tel: 943 - 199 423; gela bikoitza bainugelarekin 30/35 €.

Zumardi Pentsioa: Marinel Kalea, 12; Tel: 943 - 192 368; hondartzatik gertu 25/30 €.

Kresala Hotela. Hondartza aurrean. Markiegi kalea, 6. Tel: 943 608 052

Landetxeak / Kanpinak:

Camping: Itsaspe (Itziarren) Tel: 943 - 199 377

 

 

 

4.- Herriko web orri interesgarriak

 

 

udala

 

 

 

 

 

Mapa

 

5.- Bidali informazioa

 

Zein herriri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)

         

.