<<<Nagusira

 

 

puntubi.com

 

puntubi.com

 

>Bilbo   

 

Hiria inguratuz mendi ugari dago: H-an Pagasarri (673 m), Ganeta (689 m), Restaleku (587 m) eta Arnotegi (426 m); I-an Artxanda (213 m), San Bernabe (224 m), Santo Domingo (292 m) eta Santa Maņa (447 m). Nerbioi ibaiak zeharkatzen du eta beraren inguruan garatu da hiria. Klima ozeanikoa du, euritsua eta aski epela urte osoan. IM-ko haize hezea da nagusi eta ondorioz, Bilboko industriguneetako aire-hondakinak Nerbioiren ibarrean barrena hedatzen dira. XIX. mendearen erdialdetik aurrera, meatzaritzak eta industrializazioak ekarritako portuaren garapenaren eta etorkin-andanaren ondorioz, hiria izugarri hazi zen. Hazkunde-prozesu horretan inguruko herri txikiak bereganatu zituen: Abando (1870), Begoņa (1924), Deustua eta Lutxana, eta zabalgune hauek nahikoa ez zirela eta, auzo berriak eraiki ziren hiritik guztiz aparte. Industrigune (Ansio, Bolueta, Castrejana, Enekuri, Errekaldeberri) eta langile-auzo asko dago (Olabeaga, Otxarkoaga, San Ignazio, Santutxu). Berdeguneak, berriz, gutxi dira; Artxanda eta erdigunean dagoen Kasilda Iturrizaren parkea.

Bestalde, Zazpi Kaleak auzoa merkataritza- eta zerbitzu-gunea da eta Deustuan unibertsitatea dago. Hasieran industria Bilbora bertara mugatu zen, baina XIX. m.aren bukaeran ibaiaren ertzean zehar zabaldu zen (ezkerraldera batik bat). Siderurgia, ontziola, eraikuntza metaliko eta antzekoez industrigune garrantzitsua eratu zen; lehenagoko burdinolak kendu eta ibaiaren ezkerraldeko meategiak ustiatzen zituen siderurgia berria ezarri zen. Industriaren ondoan, Abra badiako itsas portuak garrantzia izan du kanpo-merkataritzan. Euskal Herriko porturik handi eta garrantzitsuena da, eta Europa mailan ere aurrenetakoa. Inportazio-portua da, baina kabotaje-trafikoan garrantzi handia hartzen ari da.

XIX. m.ko garapen industrialaren ondoan, XX. m.an eten handiak izan ditu; Lehen Mundu-Gerra ondoren Europako merkatua larriki murriztu zenean, Bilboko siderurgia Espainiara begira jarri zen, baina Espainiako Gerra Zibilak eten handia eragin zuen (1936-1939). Industri jarduerez gain, zerbitzu- eta finantza-gunea ere bada. 1990.eko hamarkadan hiria hobetzeko hainbat proiektu handi abiarazi ziren: metroa, portua handitzea, berdeguneak zabaltzea eta Bilboko itsasadarra hiriko ardatz bihurtzeko proiektuak. Kultur ekipamenduari dagokionez, Guggenheim museoa, Musika eta Kongresuetarako Jauregia eta Eliz Museoa aipa daitezke. Artea. Santiago katedrala, parte zaharreko Zazpi Kaleak, Arte Ederretako museoa, Sota etxea, Montero etxea, Udal-Alondegia, San Anton eliza, Plaza Berria eta Zeberitxa jauregia monumentu izendatuta daude. Begoņako santutegia, Abandoko San Bizente eliza, San Nikolas Barikoaren eliza, San Frantzisko Asiskoaren eliza, Arriaga antzokia, Burtsa-etxea, Erakustazoka eta Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia ere aipagarriak dira.

Iturria:Harluxet

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)