Tumuluak eta trikuharriak daude.
Arostegi, Jauregi, Irizar, Ozaeta, Irala eta Moiua etxe eta jauregiak monumentu izendatuta daude.
Oxirondoko Santa Marina eliza
Egitura sendo eta karratua, XVII. mendeko kanpaidorrea duena. Sarrera nagusia ikusgarria da. Barrukoari begiratuz, berriz, kristau katolikoen eliz ederrenetakoa da Euskal Herrian. Eliza hau Elgetakoa izan zen 1348. urte arte. Geroztik Bergararren esku izan da.
Ariznoako San Pedroren eliza
Udaletxe atzean, zaharberritze lanak 1521ean hasi ziren, garaiko gotiko estiloa nagusia zen arabera, baina, urte gutxietara estiloa aldatu eta errenazentista ukitu eman zioten. Horrela, mende oso bat atzeratu ziren eraikuntza obrak: 1646an amaitu ziren. Ataria eta dorrea beranduago egin ziren. Ikusteko, atari errenazentista ederra du. Baruan, sakrastian, erretaula platereskoa eta Riberak margotu zuela esaten duten Errege Magoen gurtzea irudikatzen duen koadroa.
Herrigunea
Lehenik, San Martin Enparantzan, Udaletxea: XVII. mendeko eraikuntza, harlanduz egina eta XV. mendearen azkenaldekoa omen den koadro flamenko zoragarri bat. Eta alde zaharrean bertan, berriz, armarridun etxe asko daude: Jauregi etxea, Atarian eta egurrean landutako bajorreliebe ikusgasrriak dituena, Bidegurutzeta kalean. Arrese etxea, izkin batean leiho ikusgarri bat duena, barren kale eta Arrese kale artean dago. Eizagirre etxea, XVII. mendekoa. Aipatzekoak dira ere: Arostegi, Moiua, Ozaeta, Unzueta, Ondartza, Azedo-Loiolako sortetxea eta Olaso-ko dorretxea. Gainera ikusgarriak dira: Irizar etxea, armarriduna eta horren ondoan Egino Mallea-ren etxea, harlanduz egindako eraikina da, beheko solairuan zutabe jonikoak dituena.
Herrigunetik kanpoaldera daude Gabiria-ko dorretxea, XVII. mendekoa, armarri ederra duena; Laureaga-ko dorrea, XVI. mendekoa, ateondo harlanduzkoa duena.
San Martin enparantzan dago Bergarako Erret Mintegiaren egoitza izan zena. XVII. mendeko eraikuntza, lehenik jesuiten egoitza izan zena eta geroztik hainbat erabilera izan duena.
Irargi: Euskal Herriko Elkarteko patrimonio dokumentala eskaintzen du: Kazetaritza, historia, artxibista, teknikak eta teknologiak... 943 - 762 840 / 943 - 762 841.
INGURUAK
Angiozar
Antzinean, elgetako auzoa zen. Ikusteko, berriz, San Miguel eliz parrokia, 1487an eraikia, Atari platereskoa eta sagrarioa errenazentista du. Gainera ikus daiteke, Elizamendiko amaren ermita, XVI. mendeko birgina du madariondo egurrean egina.
Elosu
Alegiak dionez Elosun Erdi Aroko gaztelu bat zegoen, baina, baertako harriekin San Andres eliza egin zen.
Osintxu
Mendiartean sartuta, bertako baserriak dira benetan ikusgarriak: Izarre eta Laspiur gainekoa; biak dorretxe antzean eraikiak, bigarrenari buruz XV. mendeko dokumentazioa badago.
Ubera
Ubera ere Elgetako auzo izan zen antzinean. San Pablo eliza ikustekoa da, bertan, San Pedroren irudi errenazentista dago.
|
|