Euskal Herriko historiaren kronologia
K.a - 7.000.000 urte
|
Euskal Herrian, gizakia aspalditik bizi delako aztarnak badaude; ikerketa berriek baieztatzen dute euskaldunen arbasoak zabaldu zirela Garona ibaiaren hegoaldetik Ebroren bi aldetaraino, Duero ibairaino; eta Bizkaiko mendebaldearen itsasaldetik egungo Lleidako lurretaraino. Joxe Miel Barandiaran, Telesforo Arantzadi, Enrike Eguren eta beste zientzialariei esker ezagutzen da Paleolitiko Aroa Euskal Herrian. |
K.a - 3.000.000 - - 150.000 |
Behe-Paleolitiko Aroko zibilizazio haien aztarna zaharrenak Lezetxiki, Irikaitz, Aizpitarte, Aitzabal eta Arlanpe haitzuloetan aurkitu dira orain Euskal Herria deitzen dugun lurretan. |
K.a - 150.000 - - 38.000 |
Erdi-Paleolitiko Aroko aztarnak, Neanderthal gizaki motari dagozkionak, ugariago dira: Axlor, Kurtzia, Olha... Horietan aurkitutako aztarnen arabera Moustier aldiko klima epela behar zuen izan; gero, berriro hoztu egin bazuen ere. |
|
K.a - 9.000 |
Goi-Paleolitiko Aroan klima hoztu egin zen beraz, eta orduko izakiak itsaso aldera jo zuen. Aldi horretako gizakia nomada zen, Cro-Magnon erakoa. Garezur garrantzitsuak aurkitu dira Urtiaga haitzuloan; horma-pintura garrantzitsuak, berriz, Altxerrin eta Ekaingo haitzuloetan. Aztarna gehiago aurkitu dira Bolinkoba, Baltzola, Santimamiñe, Isturitz, Donamartiri, Kanbo, Peña Miel behekoa, Badaran eta Cebolleran Kamerosko Tordecillan... Ikusten denez, ehiza eta basa-fruituak ziren giza talde horren elikabide nagusiak. |
|
K.a. -3.500 |
Azken glaziazioaren ondorengo klima epelagoak lagunduta, Neolitiko Aroan Euskal Herrian, gizakia abeltzaintzan hasi zen eta pixkanaka-pixkanaka bezatutako abereek ehizatutakoak ordezkatu zuten, hainbat haitzulotan aurkitu baitira etxe abereen aztarnak. Hilobiratze-erritoak eta hizkuntza ere garai hartan garatu ziren: batetik, Euskal Herrian ugari dira trikuharriak eta bestetik, Neolitiko garaiko instrumentuek euskal izena edukitzeak adierazten du euskara, gutxienez, garai horretakoa izan badela. |
K.a. - 2000 |
Euskal Herrian aurkitutako harrespilak Neolitiko garaikoak dira. Brontze Aroan, berriz, zibilizazio honetako herriek hildakoak ehortzi egiten zituzten eta hilobiak lur-tontorrekin edota harrespilekin adierazten zituzten; gerora, hildakoak erretzeko ohitura hartu zuten eta errautsen ontziak leku berezietan lurperatzen zituzten. |
K.a. 900 |
Burdin Aroaren lehen aldian (K.a. 900 - 500), Europako ipar eta erdialdetik emigratu zuten taldeak Pirineoetako pasabideetatik sartu ziren. Herri zelten arrastoak ugari daude: Ipar Euskal Herrian Akitaniaraino eta, hegoaldean, Nafarroan eta Araban. Gutxiago aurkitu dira, ordea, Bizkaian eta Gipuzkoan. |
Peloponesoko guduak Mediterraneoan (K.a. 431 - 404) |
K.a. 300 |
Burdin Aroaren azken aldean, Mediterraneotik Ebro aldera etorri ziren iberiar kulturako elementuak (K.a. 350 - 200); Araban, La Hoyako aztarnategian kultura zeltibiarraren adierazgarri garrantzitsuak aurkitu dira. |
Erromako errepublika sortu eta erromatarrek Asia txikia, Judea, Siria, Iberiar penintsula eta Galia menderatu zituzten. |
|
Erromatarrak Euskal Herrira iritsi zirenean euskaldunen herrialdearen berri idatzia eman zuten. Garaiko berriemaile izan ziren, besteak beste: Plutarko, Ptolomeo, Plinio Zaharra... Garonatik hegoaldera Novenpopulaniako herrietan bizi ziren akitaniarrak; Enkartazioetan autrigoiak zeuden; Nerbioi eta Deba ibaien artean karistiarrak; ia Gipuzkoa osoan eta Arabako zati batean barduliarrak; eta Nafarroa, Lapurdi eta inguruetan baskoiak. Autrigoi, karistiar eta barduliarrek Trebiñon (Triginiumen) egin zuten muga eta oraingo Errioxako lurretan beroiak kokatu ziren, ekialderago, berriz, susetaniar eta iazetaniarrak. Erromatarrek bi alderdi bereiztu zituzten baskoien lurraldean: Saltus vasconum (mendialdea) eta Ager vasconum (erribera). Hala eta guztiz ere, ez da ahaztu behar erromatarren garaian euskararen lurraldea gaur egungoa baino askoz ere zabalagoa zela. Euskarari buruzko ikerlarien artean aipatzekoa da Koldo Mitxelenak egindako lana. Bistakoa da, hala ere, euskararen eremua atzeraka egin duela historian zehar. |
Kristautasunaren sorrera |
( 0 ) Kristo garaiaren hasiera |
Erromatar harbide nagusietako batzuk Euskal Herria zeharkatzen zuten: Bata, Bordeletik Astorgarakoa (Leon), Garruze, Donazaharre, Orreaga eta Iruñean barrena; eta handik besteak, Arabako lautadako Iruñara eta Errioxan barrena eta, Tarracora Mediterraneoan. Bidean zihoala eta negua pasatzeko aitzakian, Ponpeius Magnus-ek K.a. 75 -74an, Pompaelo sortu zuen Iruñea izeneko herri baskoi baten ondoan. |
100 200 |
Gipuzkoa eta Bizkaian erromatarren aztarna arkeologiko ugari aurkitu dira; Irungo Santa Elena ermitako nekropolia eta erdi mailako hiri eta portuaren aztarnak dira garrantzitsuenak. Erromatarren eragina Ipar Euskal Herrian ere zabaldu zen, Lapurdi eta Zuberoan batez ere; Baigorri, Baiona, Donazaharre, Garruze, Hazparne, Hendaia, Itsasu, Sara eta Zalgize-Donesteben daude aztarnak. Euskal Herriko lurralde askotan erromatarren kultura eta teknikak hedatu ziren; beren villa-tan nekazaritza garatzeaz gain, galtzada, ubide, artelan, txanpon eta abar egiteko teknikak zabaldu zituzten. Gainera, meatzaritzari, nekazaritzari eta merkataritzari bultzada handia eman zieten. |
Godoak Danubio ibai inguruan finkatu eta Europako hego eta mendebaldera zabaltzen hasi ziren. godoak 285-451 |
300 |
Garai hartan, Oiarsounako portuak ekonomia-harreman estuagoak zituen Bordele eta Akitaniarekin Hispaniarekin baino; Saltus aldeko mendialdetatik, Baigorri eta Banka-ko meatzetatik, kobrea eta burdina ateratzen baitzuten eta, horiekin batera, basoetako egur ustiaketa ere garrantzia handia baitzuen. |
Alariko I.a-ren bisigodoak Erroman sartu ziren (410) |
400 |
Erromako inperioa suntsitu eta Bordeletik Astorgarako erromatar bideetan barrena bisigodoak sartu ziren Euskal Herrian (405). Hiru mendetan, behin eta berriro saiatu ziren bisigodoak baskoiak menderatzen. |
500 |
Euriko erregeak bere erresuma hedatu zuen (466 - 484): Galian, Rodanotik Loiraraino eta Iberiar penintsula osoan barrena. Eurikok Lege-kodea promulgatu zuen. Iruñea kontrolatzeko ahaleginak egin zituen (472). Baina, frankoen errege Klovis I.ak hil egin zuen Alariko II.a (507). Klovis I.a Monarkia frankoaren fundatzaile eta Galia osoko errege bakarra izan zen. Akitania eta Novempopulania frankoek menperatu zuten. |
Frankoak Iparraldean eta godoak Hegoaldean godoak 568-636 |
541 |
Orduan, bisigodoek Hispaniako erresuma bermatzeari ekin zioten; atzetik segika, frankoen armada Iruñetik igaro zen Zaragozako bidean. |
Islamaren sorrera eta hedapena 622 | 581 |
Bisigodoen errege Leovijildok arpilatu eta suntsitu zuen Amaia izeneko herri bat (571). Ondoren, hiri bat eraiki zuen oraingo Gasteiz ondoan, matxinatutako baskoiei Gorbeia inguruan bataila irabazita (581). |
600 |
Frankoek Akitania eta Baskoniako administrazioa bereizi eta Baskonia-Akitaniako dukerria sortu zuten; Genial galo-erromatarra izan zen lehen dukea (602). Frankoek gobernatu zuten Baskonia, baina, baskoiak sarri matxinatzen ziren, bai frankoen kontra, baita ere godoen kontra: Suintila (625), Rezesvinto (653) eta Wamba (672). |
660 |
Okzitaniako Tolosako erresuma frankoa desagertu eta Akitaniako dukerria sortu zenean, Baskoniakoa Akitaniakoaren parte izatera pasa zen, Felix dukearen eskutik (660). Ondoren, Lupo I.a Otsoak eta Eudon Handiak ere gobernatuko zuten dukerria. |
700 |
Musulmanak Iberiar penintsulara sartu zirenean, bisigodoen errege Rodrigo, Eudon Handiaren baskoien kontra ari zen Iruñea inguruan (711). Rodrigo Hegoaldera joan eta Guadaleteko batailan Tarik-en tropek hil zuten. |
Eudon Handia kondearen laguntzarekin Karlos Martelek garaitu egin zuen Abd ar Rahman Ben Abd All-Allah al Gafiki Poitiersko guduan (732). Pepin Laburrak etengabe erasotzen du Iparraldea. |
714 |
Arabiarrek godoen erresuma ahuldua azkar suntsitu zuten. Azkar hedatu ziren penintsulan eta Tuterako Banu Kasi kondea islamera aldatu zen (714); Banukasitarrek Ebro inguruko lurraldeak gobernatu zituzten. Arabiarrak 716an sartu ziren Iruñean eta bertatik Narbona aldera jo zuten. Baskonia eta Akitaniako Eudon Handia kondeak (710 - 735) garaitu zituen musulmanak Okzitaniako Tolosan (721), buruzagi europar batek irabazten zien lehen bataila izan zen. Ondorengo Baskoniako kondeak Hunaldo I.a (735 - 744) eta Waifre (744 - 768) izan ziren. Akitaniakoa, berriz, Hunaldo II.a. Frankoek iparraldetik eta arabiarrek hegoaldetik setiatu zuten Lupo II.a, eta horrek Baskoniako dukerria frankoen esku utzi zuen. |
Karlomagnoren kronikariek Chansons de Rolan asmatu zuten. Mila urte geroago, ordea, Altabizkar-ko kantuan, kontatu da gudua irabazleen ikuspegitik. |
778 |
Frankoek ordea, musulmanen erasoa gelditu nahi zuten eta "Hispaniako marka" Ebro inguruan jartzen saiatu ziren; Zaragozatik bueltan, Karlomagnok Iruñeko harresiak suntsitu egin zituen, baina, baskoiek Lupo II.a buru zutela Orreagako batailan erretagoardia hondatu eta armada desegin egin zioten 778 - VIII - 15ean. Karlomagno bera aurretik igaroa zen eta bizia salbatu zuen; baina segada hartan, besteak beste, haren iloba Errolan, Bretainiako Markako dukea, hil zuten. |
781 |
781ean, Kordobako Abd ar-Rahman I.a emirrak Iruñea inguruko lurretan bere agintea ezarri zuen, baina 799an, Iruñea matxinatu egin zen haren ondorengo Al-Hakam I.a emirren kontra. |
Ludoviko Pioren Inperioa bere hiru semeen artean banatu zen. |
800 |
Ludoviko Pio eta bere seme Pepin I.a errege frankoek baskoiekin gerran aritu ziren Iruñeko lurretan (812, 816, 824). Pepin I.a errege frankoak armada bidali zuen Iruñera, Eblo eta Aznar kondeen agindupean; baina bueltakoan, berriro ere Orreagan, Eneko Aritzak eta horren suhiek frankoen armadari irabazi, Eblo eta Aznar kondeak preso hartu eta Iruñeko erresuma sortu zuten (824). Nafarroa bihurtu zen baskoien gune politiko nagusia. Aznar Antsok, halaber, musulmanei Jaka irabazi eta bere konderrira batu zuen 832an; gainera, Frankogandik bereiztu eta Baskonia independizatu egin zuen. Eneko Aritzaren anaiorde Muza II.a Banukasitar buruzagiak, berriz, Tuteran agindu zuen 841etik aurrera. |
Iruñeko, Nafarroako eta Euskal Herriko errege dinastien sorrera |
852 |
Mendeetan bisigodo, franko eta arabiarren erasoak jasan ondoren, baskoi nobleek beren lurrak defendatzeko erresuma eratzea erabaki zuten. Eneko Aritza goratu zuten Iruñeko lehen errege izenarekin; handik aurrera, eta zazpi mendeetan zehar, Euskal Herri osoa gobernatzera iritsiko zen Euskal Errege dinastiei hasiera eman zioten. Eneko hil ondoren bere seme Gartzia I.a Iñigez izan zen Iruñeko erregea (852 - 870); eta ondoren, bere seme Fortun I.a Gatzes. |
844 |
844an, Normandiarrek Baskoniako dukerriari eraso egin zioten, Suigin hil eta Lapurdi hartu zuten. Gero, 848an, Gilermo preso hartu zuten Bordelen. |
860 |
Muhammad I.a emirrak Iruñeko errege Fortun I.a Gartzes preso izan zuen hogei urtez (860 - 882). |
883 |
Zuberoako lehen aipamena IX. mendekoa da; Araba eta Bizkaiko izenen lehen aipamenak, berriz, Leongo Alfontso III.aren kronikan egin ziren (883). |
Akitaniako dukearen eskutik beneditarrek abadia bat fundatu zuten, Cluny herrian 910ean, eta bertan sortu zen "klunytar erreforma". |
900 |
Bela Ximenez jauna zen garai hartan Arabako kondea eta Antso I.a Gartzes Iruñeko erregea (905 - 925), garai hartako pertsonaia garrantzitsua; horren aipamenak kristauen nahiz musulmanen kroniketan maiz agertzen dira. Euskaldunen lurrak bateratzen saiatu zen; Lizarra inguruko Deierriko lurrak, Errioxa Garaiko Naiara, Kalagorri eta Bigera, eta Pirineo ondoko Aragoiko konderria eskuratu zituen; horrela, baskoien espazio txiki eta sakabanatuak errege baten menpeko bihurtu ziren, eta Iberiako penintsulan jaun nagusi zen Kordobako kalifaren eraso gogorrei eusteko ahaleginak egin zituzten. |
Oton I.ak sortu zuen Inperio Erroma-germaniar. |
920 |
Hala eta guztiz ere, Abd ar-Rahman III.ak Muetz-en, Valdejunquerako batailan 920an eta Iruñean 924an, Antso I.a Gartzesen armadari irabazi egin zion. |
Parisko konde Hugo Kapet-ek kapetarren dinastia hasi zuen (927). Apokalipsia eta munduaren amaiera iragarri zen (1000). |
987 |
Antso II.a Gartzes Abarkak oraingo Errioxa, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Pirineoz iparraldeko Aragoiko konderria gobernatu zituen (987). Bere alaba Abda, Al-Mansurrekin ezkondu zuen. Gartzia II.a Santxez Dardartia izan zen ondorengoa eta hildakoan, bere emaztea Ximena Fernandez izan zen Iruñea eta Aragoiko erregina. |
Hisam II.a kalifaren gobernadore Al-Mansur zen.
|
1000 |
Horien semea Antso III.a Gartzes Nagusia, Euskal Herri osoko errege eta garai hartako garrantzitsuena izan zen Europan (1004 - 1035); bere erregealdian, euskaldunen lurraldeak batu egin zituen. Pirineo inguruko Sobrarbe eta Ribagorzako konderriak ere bereganatu egin zituen. Gaztelako Antso kondearen alabarekin ezkondu, 1016ko Adiskidetasun Ituna sinatu eta Antso kondea hil zenean Gaztelako konderria gobernatu egin zuen (1017). Errioxara zabaldu zuen erregetza eta Gaskoniako duke Antso Gilen-ek zor baten ordainetan emandako Arberoa, Baigorri, Garazi, Lapurdi eta Ortzaize eta Gaskoniako dukerria, Nafarroaren agindupean eduki zituen. |
Antso III.a Nagusiak Europako beste jende eta kultur joerei ireki zien erresuma: Gaskoniako lurretan Lapurdi eta Baigorriko konderriak sortu zituen. Erresumako monasterioetan Cluny-ko erreforma sartu zuen: Leire, Haitzpeko San Joan, Donemiliaga Kukula, Kardeña, Albelda eta Oña-n. Gainera, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostan barrena egiten zen Jakue-bidea aldatu, Nafarroa-Errioxan bidea zabaldu eta bultzada handia eman zion. |
Gaztela erresuma bihurtu zen (1037). |
1035 |
Antso III.a Gartzes Nagusia hil zenean (1035), bere seme Gartzia III.a Santxez Naiarakoari utzi zion erreinu osoa, eta bere beste hiru semeei lurralde banaren jaurgoa. Gartzia III.ak euskal mintzaira zuten herrialdeak eskuratu zituen; Gaztela, Fernando kondearen esku geratu zen, Aragoi; Ramiroren esku, eta Sobrarbe eta Ribagorza Gontzaloren esku (Gontzalo hil zenean, Aragoiko Ramirok eskuratu zituen Sobrarbe eta Ribagorza). Iparraldean, Lapurdi eta Baigorriko konderriak Gaskonia eta Akitaniaren menpera pasa ziren, gobernu eta autonomia mantenduz. Nafarroa Behereko bailara eta eskualdeak Gaskoniako dukerrira itzuli ziren XII. mendera arte. |
1040 |
Iñigo Lopez Ezkerra (1040 - 1077) Nafarroako erresumaren zerbitzari leiala izan zen hasieran, Haro leinuari sorrera eman zion eta bera izan zen Bizkaiko I. jauna. Baina Antso III.a Nagusiaren semeak anaien arteko gerran nahastu ziren eta Gartzia III.a Atapuercan hil zutenean (1054) bere seme Antso IV.a Gartzes Peñalengoa izan zen ondorengoa; Hiru Antsoen Gerra sortu zen (1065 - 1067) eta Nafarroako Antso IV.a bere anai-arrebek Funesko Peñal-en hil zuten (1076). |
Nafarroako erregearen anaiarteko liskarrak aprobetxatuz, Aragoiko Antso V.a Ramirezek Nafarroako erresuma inbaditu zuen eta Gaztelako Alfontso VI.ak Errioxa, Bureba, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa; Garai hartan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kondea Lope Iñigez zen (1090). |
1090 |
Antso V.a Ramirezek eman zuen lehenengo Jaca-ko Hiri-Forua, geroago beste hainbat hirietarako eredu izango zena. Hiritarrek hobekuntza handiak irabaziko dituzte horrekin, norbanako askatasuna eta etxearen bortxa ezina, esaterako. |
1095ean aita santuak deitu zuen lehenengo gurutzada Jerusalem hartzeko. |
1100 |
Alfontso I.a Borrokalaria (1104 - 1134), asko saiatu zen Antso III.a Gartzes-ek izandako euskal lurrak bereganatzen eta horretarako, Támarako hitzarmena sinatu zuen Gaztelarekin (1127), baina, ondorengorik gabe hil zenean elizaren aldeko testamentu bete ezina egin, eta ondorioz, Nafarroa eta Aragoiko erresumen artean banandu ziren lurrak, Vadoluengo-ko Ituna (1134-35). |
Luis VII.a Gaztea Akitaniako Leonor dukesakin ezkondu zen (1138) |
1134 |
Nafarrek Gartzia IV.a Ramirez aukeratu zuten errege (1134 - 1150); horrek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa bere erresumara batarazi zituen. XII. mendean; seigarren merindadea sortu zen, Nafarroa Beherea edo Mugaosteko merindade izenaz ere ezaguna, Donibane Garazi zuena hiriburu. |
Aitasantutzaren eta Inperio Sainduaren arteko gatazka (1157-1250). |
1152 |
Leonor Akitaniakoa 1138an ezkondu zen Frantziako Luis VII.a Gaztearekin eta 1152an Ingalaterrako Enrike II.a Plantagenet-ekin eta horrek eraman zuen Akitaniako dukerria, Ipar Euskal Herria barne, Frantziako koroara eta Ingalaterrakora hurrenez hurren. |
Bartzelonako konderria Aragoiko koroarekin bat egin zuen Alfontso II.aren garaian (1150) eta inperio indartsua bilakatu zen. |
1150 - 1194 |
Enrike II.a Plantagenet-en seme Rikardo I.a Lehoibihotzak Baiona hiria Lapurditik bereizi egin zuen. Uztaritze, Lapurdiko hiriburua bilakatu zen (1174) eta Nafarroa Beherea Nafarroari itzuli zion (1191). Hala ere, Enrike II.ak "Division of kingdons of Navarre and Spain, 1177" laudoa ebatsi zuen Nafarroako erresumaren kontra. Garai hartan Antso VI.a Jakituna zen Nafarroako errege (1150 - 1194); Nafarroako erresumaren lurraldeari eutsi eta Errioxa berreskuratzen saiatu zen eta hiri askori eman zien Antso VI.ak Foru, Frankizia eta Pribilejioak. |
1200 |
Nafarroako Antso VII.a Azkarrak (1194 - 1234), inguruko erresumekin akordioak egin zituen; baina, bera Marokon zegoelarik, Gaztelako Alfontso VIII.ak zazpi hilabetez Gasteiz setiatu ondoren, hirian sartu eta Araba, Durango aldea eta Gipuzkoa Gaztelako koroan lotu zituen (1200). Biasterik eta bere inguruak, ordea, Nafarroako erresuman iraun zuen XV. mendera arte. |
1212 |
Antso VII.a Azkarrak Navas de Tolosako batailan parte hartu zuen (1212); ondorengorik gabe hil zenean, bere iloba Teobaldo I.a Trobalaria izan zen Nafarroako erregea (1234 - 1253). Nafarroako aitonen seme askok ez zuten gogoko izan Teobaldo eta Nafarroako lege zaharrak errespetatuko zituela zin egin ondoren baino ez zuten errege goratu. Teobaldo I.ak Foru Nagusien bilduma idatzi zuen (1237). |
Simon Monfort Albitarren kontra gurutzada bultzatu zuen. |
Nafarroako erreinuaren oinordetza eskuratzeko anaiarteko borroka latzak gertatu ziren Euskal Herri osoan. Agramont eta Beaumont familien artekoak batetik, eta Oinaz eta Ganboa Ahaide Nagusien artekoak bestetik. Ekonomia eta sozial kontrolaren nagusitasuna jokoan, burdinolak, errotak eta bidesariak borrokatzen zituzten. |
1250 |
Teobaldo II.a (1253 - 1270) eta Enrike I.a Potoloaren ondoren (1270 - 1274), Joana I.a izan zen Nafarroako erregina (1274 - 1305). Joana I.a Frantziako Felipe I.a Ederrarekin ezkondu zen; harez gero Frantziako dinastia izan zen agintari Nafarroan. |
Juduak Frantziatik egotzi (1306) eta Euskal Herrian bildu ziren. |
1300 |
1307an Auger III. kondeordeak Zuberoako bere eskubideak Ingalaterrako erregeari pasa zizkion eta Nafarroako Luis I.a Setatiak lurrak eman zizkion Auger III.ari. |
Izurrite Beltza Europan sartu zen (1346 - 1353) |
1318 |
Joana II.a Evreuxkoa Felipe III.arekin ezkondu zenetik, Evreuxko dinastiak agindu zuen Nafarroako erresuman (1318 - 1441). Joana II.aren seme Karlos II.a Konkistatzailea: (1349 - 1387) bere ama Joana II.renak ziren Champagne, Bria eta Angulemako feudoak beretzat eskatu zituen. |
Frantzia-Ingalaterra erresumen artean Ehun Urteko gerra (1337 - 1453) |
1400 |
Bizkaia eta Gipuzkoan, XIII-XIV. mendeetan, hiribildu ugari sortu zen. 1300ean, Haro leinuko jauna Diego Lopezek Bilbo fundatu zuen; Araban ere lur zabaletatik hiribildutara joan zen jendea. Arriagako Kofradiaren kaltetan Gaztelako erregearen menpe geratu ziren Arabako lurralde osoa (1332) eta Bizkaiko jaurerria (1358). Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak, bakoitzak bere foruak eta Batzar Nagusiak zituen; baina, oinaztar eta ganboar Ahaide Nagusien botereari eta beren arteko liskarrei aurre egin behar izan zitzaion. Gaztelako Enrike IV.aren aginduz Ahaide Nagusien dorretxeak suntsitu eta hainbat jauntxo erbesteratu egin zituzten (1457). Chinchillako Kapitulazioetan amaiera eman zitzaien ofizialki liskarrei (1483 - 1487). |
Gutenberg-ek karakter mugikorra asmatu eta inprenta sortu zen. (1434 - 1450) |
1457 |
Garai horretan Iparraldean (1457), Zuberoa Biarnoko Bizkondearen menpe zegoen; 1449an Gaston IV.a Foixko kondea, Frantziako Karlos VII.a erregearen teniente nagusiak Mauleko gaztelua hartu eta Frantziako koroari lotu zion arte. Lapurdi Ingalaterraren menpe egon zen 1450 arte; ondoren, Frantziaren menpe Aiherrako Hitzarmenaren bidez; erregeak bertako usadio, ohitura eta legeak onartzeko baldintzapean bazen ere. |
Nafarroako Blanka I.a hil zenean (1441), bere senarrak Aragoiko Joan II.a Trastamarakoak hartu zuen Nafarroako erregetza; eskubideak, ordea, Karlos IV.a Bianako Printzeak zituen. Egoera horretan nafarrak zatitu egin ziren: agramondarrek JoanII.a Trastamarakoaren alde egin zuten eta beaumondarrek Karlos Printzearen alde; anaiarteko-borrokak izugarriak izan ziren. |
Martin Luther teologo eta erreformatzailea (1483 - 1546) |
Joan II.a Trastamarakoa hil zenean (1479), Leonor I.a erregina bilakatu eta bere senarra Gaston IV.aren bidez Foixko dinastiak hartu zuen Nafarroako gidaritza; Katalina I.a erregina izan zen aldian (1483 - 1513), agramondarren eta beaumondarren arteko liskarrak areagotu egin ziren. |
Kristobal Kolon Antiletan lehorreratu zen, 1492an. |
1500 |
Ameriketako aurkitzeak (1492) berebiziko garrantzia izango zuen Europan eta, beraz, Euskal Herrian. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko nobleak Gaztelako erregearen zerbitzari leialak ziren jada eta, hauetako menturazale eta merkatari ugari esku hartu zuen "Mundu Berriaren" konkistan. Gainera, laguntza eskerga eskainiko zioten Nafarroa Garai eta Behereko konkistan. |
1512 |
Aragoiko Fernando II.ak, Nafarroako erresumari erasotzeko prestatu eta Albako dukearen tropa Nafarroan sartu zen (1512). Nafarroa Beherean sartu ziren eta Donibane Garazi setiatu zuten. Nafarroako Joan III.a Albretekoa eta Katalina I.a errege-erreginak Luis XII.a frantziarren laguntzarekin erresuma berreskuratzen saiatu ziren; baina 1515ean, Fernando II.ak Nafarroa Gaztelako koroari batu zion Burgosko Gorteetan, Nafarroak Foruen bidez bere antolamendu politikoa mantendu bazuen ere. |
Joan Sebastian Elkanok munduari bira osoa eman zion (1519 - 1523). |
1521 |
Enrike II. Albretekoa Nafarroako erregeak erresuma berreskuratzen saiatu zen Frantzisko I.aren laguntzarekin, baina Noaingo bataila galdu ondoren (1521), Amaiurren, eta azkenean Hondarribian, galdu zen Nafarroa Garaia (1522). Nafarroako errege-erreginak Nafarroa Beherean erbesteratu ziren. |
Politika eta erlijio gerra Europan: Hogeita hamar Urteko gerra (1618 - 1648) |
1530 |
Gaztelako tropek, Donibane Garazi inbaditu eta Nafarroa Beherea ere konkistatu zuten; baina, Karlos I.ak seigarren merindadea Enrike II.a Albretekoaren esku utzi zuen (1530). Garai horretan Bernard Etxepare Biarnon kartzelaratu zuten (1521 - 1530). Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" 1545ean argitaratu zen. Enrike II.aren alaba Joana III.a Albretekoa erregina (1555 - 1572) kalbindarren burutzat hartua izan zen eta Joanes Leizarragari agindu zion "Testamentu Berria" euskaraz jartzea. Nafarroa Beherea eta Nafarroa bereizi zituen muga zehaztu zen (1612 - 1614); Nafarroan Gaztelako erregeak izendatutako erregeordeak agintzen zuen, Cisneros Kardinalak hain zuzen, nahiz eta lehen bezala nazioarteko harremanak zuzenean izan ez. |
Gaztelako inperioaren gainbehera hasi zen. |
1600 |
Nafarroa Beherea Frantziari lotu zitzaion Nafarroako Luis II.a, Frantziako XIII.a, Frantziakoaren agintaldian (1620); halere, bere Foruak eta eskubideak mantendu egin zituen. Luis XIII.a Frantziakoaren lehen ministroak, Richelieu kardinalak, (1585 - 1642) botere handia zuen Frantzian eta berak agindu zuen Duvergier Hauranne abadea atxilotzea (1638). |
Bizkaia, Katalunia eta Portugal Espainiatik independentzia lortzeko matxinatu ziren Felipe IV.aren agintaldian. Portugalek lortu zuen independentzia (1640). |
1631 |
Ameriketako konkistak aldaketa handiak eragin zituen Hego Euskal Herrian. Euskaldunak ohituta zeuden bai itsaso lanetan baita merkataritzan ere; gainera, foruek ematen zien noble izaeraz baliatuta, erraztasun handia izan zuten Espainiako eta Indietako administrazio eta armada karguak hartzeko. Erdi Aroko ahaide nagusiek indarra galdu zuten aristokrazi- eta merkatari-burgesia berri baten mesedetan. Udalek indarra hartu zuten eta lehen "klase gatazkak" piztu ziren: 1631n, gatzaren matxinadak piztu ziren Bizkaian eta lehen gremioak egituratu ziren. Iparraldean, Luis XIII.ak abiarazi zuen Zuberoako lur desjabetzea ekarriko zuen ediktua,1639an. Auzo-lurrak eta komunalak, erregearen menpekoak zirelakoan, salgai jarri zituzten. Antzinatik herriarenak izan arren, zuberotarrek ondasun eta eskubide horiek erosteko saioa egin zuten, baina ahaleginak huts egin ondoren, Iruriko kondeak erosi zituen 70.000 liberatan. |
Espainia eta Frantziak Pirineotako Ituna sinatu zuten (1659 - XI - 7) |
Ameriketatik ekarritako landare berriek (artoa, patata...) aldakuntza sakonak eragin zituen laborantzan, balea eta bakailaoaren arrantzak irabazi handiak ekarri zituen eta itsaso merkataritza izugarri handitu zen. Horiez guztiez gain, burdingintzako eta ontzigintzako teknologia berritu zen, armagintza sendotu eta Europatik zetozten lanbide berriak zabaldu, XVII. menderen erdialdea arte. |
1661 |
Espainia eta Frantziak sinatutako Itunak Hegoaldeko merkataritzaren eta industriaren XVII. mendean krisia ekarri zuen, eta matxinada ugari piztu zen. Iparraldean, 1661eko ekainean hasi zuen Matalasek Zuberoako matxinada. |
Karlos II.aren zentralismorako joera (1665-1700) |
1700 |
Madrilgo gorteetan Borboiko etxeak agindu zuenean, monarkia federala, zentralizatua izatera pasa zen. Horrek eragin handia izan zuen Hego Euskal Herrian: Felipe V.ak aduanak kostaldeko portuetara eraman nahi izan zituenean, 1718ko matxinada lehertu zen. |
Europan Ilustrazioa sortu zen "argiaren mendea" ere deitua. |
1713 |
Ipar Euskal Herrian ere, Utrech-eko Itunen eraginez (1713), merkataritza eta itsasoko jarduerak lur-jota geratu ziren; Frantziak Ternuako bakailoaren arrantza-tokiak Ingalaterrari eman baitzizkion; zergen presioa medio errebolta ugari izan zen. |
1728 |
Holandarren monopolioari aurre egiteko eta Ameriketako produktuen salerosketan parte hartzeko Carakas-ko Erret Konpainia Gipuzkoarra sortu zen (1728). Merkataritza, industria eta zientziak berpiztearren, berriz, Azkoitiko zalduntxoek sortu zuten Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea (1765). |
1789 |
Ipar Euskal Herriak bere askatasun, usadio eta autonomiaren berreskurapena aldarrikatu zuen (1789), Dominique Garat eta bere anaia Josep Dominique-ren eskutik; baina, Iraultza Frantsesaren ondoko Asanblea Nazionalean, lurraldeetako pribilejiok eta erregimen bereziak ezeztatu egin zituzten; horren ondorioa izan zen Lapurdi eta Zuberoako jendea diputatuen kontra altxatzea. |
Iraultza Frantsesa piztu zen. |
Lapurdiko Biltzarrak, bere azken bileran (1789 - XI - 18), Lapurdiko eskubideak errespetatu eta lurralde-berrantolaketa egitekotan Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea elkartzea eskatu zuen. Frantzia, ordea, departamentutan zatitu zuten, eta Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Biarno hirurogeita laugarren (64.) departamenduan bildu zituen (1790). |
1790 |
Frantzian Lehen Errepublika aldarrikatu zenean, hilketa asko izan zen eta Ipar Euskal Herriak euskararen kontrako eraso gogorra jasan zuen (1792). Harizpe Mariskalak Pirineoetako mugak babesteko “Euskal Ehiztariak”, edo “Euskaldun Xaxurrak” sortuak zituen. |
Industria Iraultza Ingalaterran hasi zen (1750 - 1850) |
1794 |
Frantziako Konbentzioko tropek Hego Euskal Herrian sartu ziren eta zenbait herritako ondasunez jabetu egin ziren (1794). Autoritate frantziarrak Lapurdiko 4.000 euskaldun deportatu zituen, beraien hegoaldeko anaien kontra borroka egin nahi ez zutelako. Donostia entregatu egin zen eta Getarian bildutako Batzarrak eta Foru-Aldundiak Gipuzkoako errepublika sortu zuten. Basileako Bake Hitzarmenarekin bukatu zen Konbentzio gerra Hego Euskal Herrian. |
1804an Pio VII.ak Napoleon I.a enperadore koroatu zuen. |
1800 |
Karlos IV.aren agintaldian Zamakolada piztu zen Bizkaian, Abanton eta Nerbioi ertzean merkataritza libreko itsasportua eraikitzearen truke soldadutza egitea onartu baitzen Gernikako Batzarrean, 1804an. |
Fernando VII.aren erregealdietan (1808; eta 1814 - 1833), eta zentralismo itsuaren ondorioz, Euskal Foruen kontrako erasoak gogortu egin ziren. |
Jose Bonaparte izendatu zuten Espainiako errege. |
1807 |
Napoleonen tropak ere jabetu ziren Hego zein Ipar Euskal Herriaz (1807-08). Baiona gune garrantzitsua izan zen eta kuartel nagusia bertan finkatu zuen. Josep Dominique Garat-ek Euskal Herriko sei probintziak bilduko zituen "Fenizia Berria" izeneko eremu politikoa sortzea proposatu zion. |
Fernando VII.a Espainiakoak Cadizko konstituzio liberala promulgatu eta Hego Euskal Herrian Foru-erregimena deuseztatu egin zuen (1812). Foruen ordez probintzietako Diputazioak ezarri ziren. |
Vienako Kongresu monarkikoak Europa berrantolatu zuen. |
1813 |
Ingelesek Donostia erre zutenean, Irungo San Martzialen garaitu eta tropa frantziarrak alde egin zuten (1813). Wellington, Baiona setiatuz, euskal lurraldeaz jabetu zen (1814). |
Aliantza Santurako Ituna eta Aliantza Laukoitza hitzartu ziren Europan. |
1815 |
Frantziako gerra amaitu ondoren, Iparraldeak bi Berrezarkuntza ezagutu zituen: Luis XVIII.arekin (1814-15) lehena, Napoleonen itzulia tartean, eta Karlos X.arekin bigarrena (1815 - 1830). Dominique Garat-ek Euskal departamentua eskatu zuen berriro Iparralderako. Hego Euskal Herrian, berriz, Fernando VII. erregeak Berrezarkuntza absolutista ezarri nahi izan zuen, Foru-erregimena berrezarri eta Nafarroa Garaiak erresuma-maila berreskuratu zuen (1814). |
1820 |
Dena dela, 1815 eta 1817-ko aginduek biziki murriztu zuten Foru-erregimenaren ahalmena. Cádizko konstituzioa berrezarri eta Nafarroa probintzia huts bihurtu zen (1820); Nafarroako Gorteak 1828an bildu ziren azken aldiz. |
1833 |
Fernando VII.a hil zenean, Lehen Gerra Karlista piztu zen (1833); Hasieran, Zumalakarregi buru zutela eta borroka handiegirik gabe, karlistak nekazal lurren jabe egin ziren. Agustin Xahok garai horretako euskaldunez idatzi zuen. Hala ere, sei urteko gerra luze jo zuela-eta elkarrizketak hasi ziren. Muñagorrik akordioa bultzatu zuen "Bakea eta Foruak" lemapean. Maroto jeneral karlista eta Espartero liberalak sinatutako Bergarako Hitzarmenak eman zion gerrari amaiera (1839). |
Esparterok batasun konstituzionalari kalterik ez egiteko baldintza jarri eta klausula berria erantsi zitzaion: "Monarkiaren batasun konstituzionalaren kalterik gabe". Hortik aurrera foruei erasoa etengabea izan zen; Nafarroa Garaian Foru-Diputazioa sortu zuten, hainbat eskumen berezi tarteko. |
1848ko Europako nazioen Iraultzak piztu ziren. |
1841 |
Foruak aldatzen zituen Lege-Paktua atera zen (1841) eta Espainiako muga Ebrotik Bidasoara aldatu zen; Iruñean O´Donnell jenerala Esparteroren aurka altxatu zen eta foruak itzultzea eskatu; baina Nafarroak autonomia administratiboaren aldetik zerbait salbatzea baino ez zuen lortu. |
1860 |
Hego Euskal Herriko ekonomiak eta gizarteak berak ere aldaketa nabaria izan zuten. Industrializazioak gogor astindu zituen Bizkaia eta, neurri apalagoan, Gipuzkoa. 1860tik aurrera hasi ziren hedatzen burdinbide sareak Euskal Herrian. |
Lehen Errepublika Espainola (1873 - 1874) |
1872-1876 |
Euskal Herriak eta euskarak Luis Luzien Bonaparte eta Antoine Abbadiaren interesa piztu eta lan garrantzitsuak egin ziren. Bigarren Gerra Karlistak (1872 - 1876) industrializazio garapena eten zuen neurri batean. Don Karlos dukea zen Espainiako erregegai, eta Santa Kruz apaizak bere alde egin zuen; baina, Alfontso XII.ak Espainian Berrezarpena ezarri eta Hego Euskal Herriko Foruak erabat baztertu zituen; harez gero, Foru-Aldundien eta Hazienda estatalen arteko harreman ekonomikoa Kontzertu Ekonomikoak arautzen du eta Nafarroan, 1841eko Lege paktatuak segitu zuen. |
Bismarck Prusiako Kontseiluko lehendakari (1862) |
Lehen etorkinak iritsi ziren eta langile-klasea antolatzen hasi zen: talde anarkista eta sozialistak sortu ziren. Bitartean, Hegoaldeko, eta batez ere, Iparraldeko nekazal herrietako milaka euskaldunek Ameriketara emigratu behar izan zuten. Gizarte aldaketa horiek eta, espainiar nazionalismoak Hego Euskal Herrian ezarri zuen politika, euskal nazionalismoa pizteko akuilua izan ziren. |
|
1878 |
Abertzale nafarrek Asociación Euskara de Navarra sortu zuten 1878ko urtarrilaren 6an, eta erakunde horren inguruan Arturo Kanpion eta Joan Iturralde bezalako pertsonaiak bildu ziren. |
Ipar Euskal Herrira industrializazioa ez zen iritsi; XIX. mendearen amaieran turismoak indar handia hartu zuen Lapurdiko kostaldean, eta bereziki, Miarritze inguruan. |
1890 |
XX. mendean nazionalismoa loratzen hasi zen. Sabino Arana Goirik "Bizkaya por su Independencia" obran Bizkaiaren independentzia aldarrikatu zuen. Bizkaian, EAJ alderdia sortu zuen 1893an eta oso azkar hedatu zen Gipuzkoan ere. Nafarroa eta Araban, ordea, polikiago eta ez hain indartsu. |
Halaber, sozialismo espainiarra, PSOE alderdiaren eskutik (Bizkaia, 1886), zabalduz joan zen, Bizkaian batez ere. |
1900 |
1915etik aurrera eta euskal nazionalismoaren eraginez euskara eta euskal kultura landu eta garatzen hasi ziren Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza (Oñati, 1918), unibertsitaterako proiektuak..., halaber, autonomi estatutua lortzeko bidea urratzen hasi zen. Primo de Riveraren diktadurak (1923 - 1930) zapuztu zituen ekimen haiek. |
Lehen Mundu-Gerra (1914 - 1918) |
1914 - 1918 |
Lehen Mundu Gerrak bete-betean harrapatu zuen Ipar Euskal Herria eta gazte euskaldun asko hil zuten Frantziaren alde (1914 - 1918). Hala eta guztiz ere, Gerrak Frantziarekiko atxikimendua suspertu egin zuen Ipar Euskal Herrian. |
IRA-k Irlandako Errepublika aldarrikatu zuen (1919) |
1931 |
1931an Bigarren Errepublika ezarri zen Espainian eta Hego Euskal Herriko lau probintziek Lizarrako Autonomi Estatutuaren proiektua onartu zuten; baina, Espainiako Gorteek ez zuten onartu. Errioxan, estatutu horren barruan sartzeko ahalegina ere hutsean geratu zen. 1936an Franco Errepublikako gobernuaren kontra altxa, Espainiako Gerra Zibila piztu eta Hego Euskal Herria banaturik gelditu zen. Orduan onartu zen Espainiako Gorteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako autonomi estatutua, 1936ko urrian. |
1936 |
1936an Euzko Jaurlaritza sortu zen, baina, 1937an Hego Euskal Herri osoa Francoren menpe zegoela, Santoñako Ituna sinatu 1937ko abuztuaren 24an eta Euzko Jaurlaritza erbesteratu egin behar izan zuen. |
1939 -1945 sortu zen Europan Bigarren Mundu-Gerra |
Francoren diktadurapean, Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzi traidoretzat" jo eta horien Kontzertu Ekonomikoak kendu egin zituzten (1937). Euskara debekatu eta euskal kultura arras ezabatu zuten. Euskal abertzale askok erbestera jo zuen: Ipar Euskal Herrira eta Europara batzuek, eta Amerikara beste askok. 1937ko apirilaren 26an Alemaniarren aire-armadak Durango eta Gernika bonbardatu zituen. |
1945. Nazio Batuen Erakundea sortu eta Autodeterminazio eskubidea onartu. |
Francok "herrialde traidoreak" izendatu zituen Bizkaia eta Gipuzkoa, eskubide politiko oro ukatu zuen, euskaraz hitz egitea debekatu zuen eta euskal kulturaren arrasto guztiak ezabatzen saiatu zen. 1950.eko hamarkadan hasi ziren abertzaleak antolatzen Hego Euskal Herrian, isilpean betiere. |
Europa Ekonomi Elkartea sortzeko Erromako Ituna sinatu zen (1957) |
1959 |
Ipar Euskal Herrian, Enbata aldizkaria jaio zen (1963); haren inguruan gorpuztu zen Iparraldeko mugimendu abertzalea, ETArekin harremanak izan zituena. |
|
ETA erakundea sortu zen (1959) eta frankismoaren aurkako borroka armatuari ekin zion. ETAk abertzaletasuna eta sozialismoa elkartu zituen: ezker abertzalea sortu zen. |
Aljeriako autodeterminazioa gelditzeko sortu zen OAS (1961-63). |
1960ko hamarkadan euskal kultura indar biziz garatzen hasi zen (ikastolen mugimendua, helduen alfabetatzea, euskara batua...). |
1970 |
1970eko hamarkadan ETAk borroka armatua areagotu egin zuen. 1970eko abenduan Burgosko auzia gatazka eragile izan zen, eta 1973an, Carrero Blanco hil zuen. |
1973 |
Bitartean, Ipar Euskal Herrian, Enbata sortu ondoren euskal abertzaletasuna pixkanaka-pixkanaka sendotuz joan da; baita euskara eta euskal kultura ere. Autonomiaren alde, eta turismoaren bidez gertatzen ari den "kolonizazioa"-ren aurka, Iparretarrak talde armatua sortu zen (1973). |
1975 |
Franco 1975ean hil zen, baina hilzorian zegoela FRAPeko hiru kide eta ETAko Txiki eta Otaegi fusilatzea agindu zuen, 1975eko irailaren 27an. Espainiako Joan Karlos I.a izendatu zuten; horrela, borbondarren monarkia zentralista berrezarri zen. Hala ere, 1976an, Sixto Borboikoaren jarraitzaile karlistek Jurramendiko ospakizunetan bi pertsona hil zituzten. 1976ko uztailaren 21ean, alkateen mugimenduak batzarra egin zuen Bergaran eta bertan sinatu zuten Euskal Herriaren eskubide historikoen aldeko manifestua, aldi berean, euskararen ofizialtasuna, amnistia orokorra eta autonomi estatutua eskatzen zituena. |
1978 |
Hauteskunde orokorraren ondoren, 1977ko ekaina, Konstituzio berria egin eta erreferendumez onartu zen Espainia mailan (1978); hala ere, Hego Euskal Herrian indar abertzaleek ez bozkatzera deituta Konstituzioaren alde bozkatu zutenen kopurua oso txikia izan zen, besteak beste, euskal eskubideak ez zirelako behar bezala aintzat hartzen. |
Hegoaldeko Euskal Herrirako estatutu bakarra ez zen lortu. Garai artan, Nafarroako gehiengoaren ordezkaritza PSE-PSOEren esku eta hegoaldeko batasun politikoaren alde zegoen. Nafarroako eskuina Estatutu bakarraren kontra jarri eta bi estatutu egin ziren. Nafarroan, PSN_PSOE sortu zen. |
1979 - 80 |
1979an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Autonomi Estatutua onartu zen, eta hurrengo urtean Eusko Jaurlaritza berria eratu zen. ETAren inguruko ezker abertzaleak ez zuen estatutua onartu eta erakunde armatua mantentzea erabaki zuen. |
1982 |
1982an Nafarroako Foru-Erregimenaren Berrintegratze eta Hobekuntzarako Lege Organikoa, hots, Nafarroako autonomi estatutua, onartu zen. |
1980 |
1980ko hamarkadan, ETAren aurka borrokatzeko guda zikina sortu zen. Talde armatu gogorrenak izan ziren "Batallón Vasco-Español" Hegoaldean UCD-ko gobernu garaian sortua eta "GAL" PSOE-ko gobernuaren inguruan antolatua. Talde horiek Herri Batasunako kideak, herritar abertzaleak eta Iparraldean errefuxiatutako ETAko ekintzaileak erail zituzten. Erakunde horien finantziazioa Barne Ministerioko fondo erreserbatuek egin zuten, eta mertzenario, espainiar Guardia Zibila, Polizia Nazionala, Inteligentzia Zerbitzua (CSID) nahastu ziren traman. Frantses segurtasun indarretako kideek ere, Hegoaldeko biolentzia independentista Iparraldera ez zabaltzeko, ETAren aurkako guda zikinean eraginkorki kolaboratu zuten. |
Espainia sartu zen Europako Ekonomi Elkartean (1986). |
2000 |
Ipar Euskal Herrirako egitura administratibo berria, Euskal Departamentua, etengabe eskatzen ari dira abertzaleak, baina frantziar alderdiek gehiengoa dute eta Frantziako gobernuek, eskuin nahiz ezkerrekoek, ez dute eskaera aintzakotzat hartu. |