Euskal Herriko historia osatzeko 66 data

Historiaurrea - Euskal Herrian, antzinako euskaldunak zabaldurik daude Garona ibaiaren hegoaldera eta Ebroren bi aldetara Duero ibairaino; Gaskoniako eta Bizkaiko golkoa itsasaldean, eta egungo Lleidako lurretaraino. Euskal tribuen  hedapena oparoa da eta euskara hizkuntza komuna dute.

58 Kristo aurretik -  Erroman Zesarrek agintzen du eta Crassus-ek Akitania hartuko du. Lurralde horrek, beranduago, Novempopulaine, Vasconie, Gascogne... izenak hartuko ditu, guztiek euskaraz hain maiz  agertzen den hizkia dute; eusk, ask, basque.

602 - Euskaldunak Frankoen Akitaniatik bereiztu dira eta Baskonia-Akitaniako dukerria sortu dute. Genial galo-erromatarra da lehen dukea eta Zuberoako euskaldunek Arimbert dukearen soldaduak zanpatu dituzte (635).

710 - Baskoniako dukerria bereiztu egin da gainerako Akitaniatik eta Rodrigo godoa Iruñea setiatzen ari denean arabiarrak Europaren hegoaldetik sartu egin dira. Arabiarrak aurrera egin dute Eudon Handiak Tolosako guduan gainditu arte.

778 - Karlomagno Zaragozara joan da. Arabiarren eskuetan dagoen lurraldean porrot egin eta itzultzean Iruña suntsitu egin du; euskal armadak Orreagako batailan izugarrizko jipoia eman dio; Frankoek "Chansons de Roland" izeneko koplatan kantatuko dute gero.

824 - Pepin I.a errege frankoa Orreagan gainditu dute. Baskoien buruzagi Eneko Aritza errege izendatu eta Iruñako euskal erreinua sortu dute.

892 - Normandiarrek burua moztu diote Leon Deunari, euskaldunak kristautzera etorria zen eta Baionan gertatu da hori. Antso Gilermo baskoien dukeak normandiarrak betiko bidali ditu eta hegoaldean baskoiak Al-Mansur musulmanarekin borrokan ari dira.

1004Antso III.a Nagusia Iruñeko errege goratu dute. Lapurdiko bizkonderria sortu du bere lehengusu Antso Gilenentzat eta Zuberoa Guillaume Fort kondeordearen eskutan utzi du; bere erret-antolamendu barruan ditu euskaldunak bizi diren lurralde guztiak: Nafarroa (Garaia eta Beherea), Araba, Bizkaia, Errioxa, Gipuzkoa, Lapurdi eta Zuberoa; Gainera, Gaskonia, Aragoi, Gaztela eta Tolosa-ko konderria ere bere menpean ditu.

1054 – Antso III.aren seme eta oinordeko Gartzia III.a Santxez hil dute Atapuercan, bere anai Fernando I.aren, Gaztelako erregearen, tropek. 

1076 - Funes-en Antso IV.a Gartzes Peñalengoa hil dute bere anaiek. Aitzaki hori erabiliz Gaztelako Alfontso VI.a Errioxan, Bizkaian eta Gipuzkoan sartu da.

1193 - Lapurdiko Guillaume Raymond kondeordeak bere eskubideak saldu dizkio Enrike II.a Plantagenet Ingalaterrako erregeari, Leonor (Aliénor) Akitaniako dukesarekin ezkondu baita.

1196 - Alfontso VIII.a Gaztelakoa, Alfontso II.a Aragoikoa eta Antso VII.a Azkarra Nafarroakoa Hiru Erregeen Mahaian elkartu dira. Errege bakoitza bere erreinuko lurretan eserita mahai baten inguruan jan eta hitz egin dute; Gaztelakoa Biarnon, Leonor emaztearen lurretan.

1200 - Nafarroako Antso VII.a Azkarra Marokon den bitartean, Gaztelako Alfontso VIII. Errioxan barrena sartu da, Gasteiz setiatu eta Araba konkistatu du. Gipuzkoak Gaztelako erregea mandatari onartu behar izan du.

1232 - Bizkaia Lopez de Harokoen esku dago. Batzuetan Nafarroako erregearen alde eta bestetan Gaztelakoaren ondoan dabiltza. Kalagorri eta Ozkabarteko artzapezpikutzak batzearen aurka egin eta aita sainduak eskumikatu egiten ditu. 

1234 - Nafarroako Antso VII.a Azkarra (Sanche le Fort) hil da eta Nafarroako koroa bere iloba Champagneko Teobaldo I.a Trobalariaren (Thibault) eskura pasako da.

1274 - Nafarroan, Joana I.a koroatuko dute erregina; ondoren (1285), Frantziako erregina izango da; hiru semeak Nafarroako eta Frantziako errege izango dira aldi berean; eta Parisen, Nafarroako kolegioa eraikitzea aginduko du bere testamentuan. 

1300 - Haroko Diego Lopez V.ak Bilbo fundatu du.

1307 - Auger III. kondeordeak Zuberoako bere eskubideak Ingalaterrako erregeari pasa dizkio eta Nafarroara erretiratu da.

1332 - Arabako Arriagako Kofradiak Gaztelako erregea onartu beharko du.

1379 - Bizkaiko jauna Haro-ko Joan, Joan I.a izenarekin Gaztelako errege bihurtu da; hala eta guztiz ere Bizkaiak bere soberania mantenduko du; hala erakusten du, Gernikan, Gaztela eta Bizkaiko erregeen zin egiteak.

1449 - Zuberoa ingelesen menpean dago eta Frantziak aginduta, Foix-ko Gaston IV.k hartu egingo du.

1450 - Aiherra-ko Hitzarmena sinatu eta Lapurdi Frantziako Karlos VII.a erregearen eskuetan jarri da, bere autonomia errespetatzeko baldintzapean.

1451 - Frantziak Baiona konkistatu du.

1463 - Nafarroa banatzeko asmoz Frantziako Luis XI. eta Gaztelako Enrique IV. bildu dira.

1483 - Nafarroako erreinua jarauntsi du Katalina I.ak (Catherine de Foix-ek, Béarn sendikoa).

1512 - Aragoiko Fernando II. eta bere emazte Gaztelako Isabel I.aren armadak Iruñea eta Donibane Garazi hartu dute, Nafarroa osoa beraien esku gelditu da.

1521 - Nafarroako errege legitimoak erresuma birkonkistatzen saiatuko dira, Noaingo bataila galdu eta Hegoaldeko azken euskal erresistentzia Amaiur-en galduko da, 1522ko uztailaren 19an.

1522 - Getariako Sebastian Elkanok munduari lehen aldiz buelta eman dio. Euskal marinelek artoa sartu dute lehen aldiz Europan, eta Uztaritzen landuko da.

1530 - Nafarroako erregea Enrike II.a Albretekoak bere erreinuko seigarren probintzia berreskuratu du: Nafarroa  Beherea.

1534Loiolako Inazio Deuna Gipuzkoarrak eta Frantzisko Xabier Nafarrak Jesusen Konpainia sortu dute.

1549 - Frantzisko Vitoria erlijio izeneko arabarraren heriotza. Nazioarteko Eskubideen sortzailea izan da.

1565 - Espainiako Felipe II.ak (Phillipe II.a) Baionako Gotzaintzari Nafarroa eta Gipuzkoa kendu dizkio.

1589 - Nafarroako Enrike III.a Nafarroakoa izateari utzi gabe Frantziako errege bihurtu da Henri IV.a izenarekin.

1609 - Pierre de Lancre-k sasi-ikerketak egin eta sorginkeria egotzitako 60 lagun  sutean hilarazi eta 700 euskaldun zigortu zituen.

1620 - Nafarroako eta Frantziako Luis XIII. erregeak, Nafarroa Frantziako koroiarekin batu du.

1631 - Bizkaia altxa egin da Gatzaren Matxinada izenaz ezagutzen diren liskarretan (1631; 1632 eta 1633-34).

1659 - Luis XIVak Nafarroa hegoaldeko bere eskubide legitimoak utzi egin ditu eta okupatu duten espainolen esku pasa da. Pirineotako Ituna sinatu da.

1661 - Goyhenetche-ko Bernard, Matalas, Zuberoako autoritate frantziarren kontra altxatu da eta Zuberotarrek erreboltako buru izendatu dute. Maulen, Lextarreko plazan, exekutatu egin dute.

1718 - Kostaldeko probintzietan batez ere, aduanen lekualdatzeak matxinada izugarria piztu dute.

1728 - Gipuzkoan Caracas-ko Erret-Konpainia Gipuzkoarra sortu da.

1764 - Azkoitiko zalduntxoak izeneko noble-talde batek  kultur taldea sortu dute.

1789 - Iraultza Frantziarren Estatu Orokor berriak Zuberoa eta Lapurdiren autonomia ezeztatu du. Nafarroa Beherea elkartu da eta Versalles-ko parlamentuan parte hartzea baztertu du.

1790 - Hirugarren Estatuko euskal ordezkariak, Garat anaiak batez ere, kontra azaldu Baxu Pirineotako Departamentua sortu da.

1794 - Frantziako Konbentzio-Gerran Autoritate frantziarrak Lapurdiko 4.000 euskaldun deportatu ditu, beraien hegoaldeko anaien kontra borroka egin nahi ez zutelako.

1833 - 1839 - Lehen Gerra Karlista: Hegoaldeko Lau Probintzietako Euskaldunek hartu dute parte. Iparraldekoak solidaritate manifestu bat egingo dute, Agustin Xaho tartean zelarik.

1835 - Euskal armadaren buru Zumalakarregi jenerala zauritu eta hil zen Bilbon.

1839 - Espainolek Euskaldunak garaitu dituzte. Bergarako Hitzarmena. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak autonomia galdu dute eta Nafarroako Estatua ezabatu da.

1841 - Nafarroan Lege paktatua ezarri eta Espainiako muga Ebrotik Bidasoara aldatu da.

1845 - Euskaldunen atzerriratze handia hasi da (1815 - 1914), Hego Ameriketara. Bizkaian industria siderurgiko modernoa garatuz doa.

1847 - Luis Luzien Bonapartek hizkuntzalaritzari buruz egin zuen lehen liburua eta euskara izan zuen gai nagusi.

1856 - Frantses-Espainol batzarra egin da Nafarroa bien artean banatu eta mugak ezartzeko.

1872 - 1876 - Bigarren Karlistada, eta euskaldunak bigarren aldiz garaituak izan dira. Horrek zentralismo espainola indartu du.

1895 - Sabino Arana Goirik Eusko Alderdi Jeltzalea sortu du, euskal nazioari Euskadi deitu dio eta zazpi probintzietara zabalduko den ikurrina nazionala asmatu du.

1932 – 80.000 euskaldunek lehen Aberri Eguna egin dute Bilbon.

1936 - Jose Antonio Agirrek Euskadiko lehen gobernua sortu du eta euskal ostea espainolen erasoen aurka zuzendu du. Espainiako armada Francoren agindutara dago.

1937 - Frankok aginduta, nazien hegazkinek Gernika bonbardatu dute (1937ko apirilaren 26a, astelehena). Militar frankisten garaipenarekin Euskadiko Estatuaren amaiera etorri da. Euskaldunek 50.000 hildako eta 200.000 atzerriratu kontatzen dituzte.

1959 - ETA mugimendua (Euskadi Ta Askatasuna) sortu da Euskal Herriko hegoaldean.

1963 - Enbata mugimendua sortu da Euskal Herriko iparraldean (Enbata: ekaitza baino lehenagoko mendebaldeko haizea).

1970 - Abenduan, Burgosko epaiketan, espainiar faxistek hil kondenak ezarri nahi dituzte. Euskal Herrian matxinada baketsua eta Europan protestak zabaldu dira.

1973 - ETAk Carrero Blanco, lehen ministro espainola, hil egin du, abenduaren 20an.

1974 - Gobernu frantziarrak Enbata mugimendua debekatu du, urtarrilaren 30ean.

1975 - Euskadiko Zazpi probintzietan zehar zabalduko den EHASa osatu da (Euskal Herriko Alderdi Sozialista). Franco hil da.

1976 - Gasteiz eta Jurramendiko sarraskia. Uztailaren 1ean, foruen ezabaketaren 100garren urteurrenean, 100.000 Euskaldun eta auzapez (alkateen mugimendua) ugari bildu dira Bergaran, Hego Euskal Herrirako barne autonomia aldarrikatzeko.

1979 - Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Autonomi Estatutua onartu da.

1980 - Eusko Jaurlaritza berria Gasteizen finkatu da.

1982 - Nafarroako Foru-Erregimenaren Berrintegratze eta Hobekuntzarako Lege Organikoa onartu da, Nafarroako Gobernua sortu da.

Iturria: Histoire du Peuple Basque, Jean-Louis Davant.