Nafarroako ereserkia

entzun: mp3 ikus: partitura (pdf)
Nafarroa,
lur haundi ta azkar,
beti leial,
zure ospea da
antzinako lege zaharra
Nafarroa,
gizon askatuen sorlekua,
zuri nahi dizugu gaur
kanta
Gaiten denok bat,
denok gogo bat
behin betiko iritsi dezagun
aintza, bake eta
askatasuna

 

Ereserkia

 Nafarroaren ereserkia "Gorteen Ereserkia" da. Jatorrizko doinua, "Erresumako Sarrera Martxa" izeneko pasaklaustro barrokoa dute. Nafarroako Gorteko kideak batzartzean Iruņeko Katedraleko klaustroan jotzen zen.

Martxa hori aurreko mendetik jotzen zen ospakizun ofizial nagusietan, eta Nafarroaren izatezko ereserkitzat hartzen zen.
        
Nafarroako Gobernuak ereserkiaren harmonizazio ofiziala onartu zuenean, 1993an, Manuel Iribarrenek 1971n idatzitako hitzak erantsi zizkion. Hemen dauden ereserkiaren hitzak, Jose Maria Azpirozek euskaratuak dira: