Euskal mitologia eta alegiak

Gainerako herri eta kulturetan gertatzen den bezala, euskal mitologiaren oinarriak ere, alegiazko kontakizun, elezahar, sasi-jainko eta antzinako heroien balizko egintza edo egiazko gertaeren kondairak dira; gehienetan, izadiaren indarra edo gizakia eta jeinuen arteko harremana kontatzen dute. Jakin badakigu, ordea, gugana iritsitakoak jatorrizko haien hondarrak beterik ez direla. Batetik, zelta, erromatar, bisigodo, arabiar eta franko-gaztelarrek gure kulturan oro har izan duten eraginagatik; eta bestetik, eliza katolikoak bere alde moldatzeko egindako mendeetako manipulaziogatik egungo elezaharrak oso modu kritikoan irakurri behar dira. Are eta gehiago, antzinako alegiak ahoz aho mendeetan kontatu ondoren, aurrekoen arrasto idatzirik ez eta ezkutatze errazak zirela, eliz gizonek, batez ere, idatzian eman dutelako.

Elezaharren araberako genesia zertxobait berezia da; lurraren alegiak erakusten digu lurra edo Amalurra dela gizakiaren bizilekua, eta lurrak sortu zituela ilazkia lehenik eta eguzkia ondoren. Hortaz, gizakia ilunpean bizi zen hasieran, Lur barnetik ateratzen ziren jeinuen beldur. Jeinu horiek itxura askotan azaldu ohi ziren: adarbakar, gaueko, gizotso, iditu, zezengorri... eta abarren itxuran. Hala ere, badira izaki ezagunaren itxura jakina hartu gabe gizakien gaineko eragina duen jeinurik ere: Airekobelagile, beldur-haize eta Maide, gerixetiehiztari-beltza, Mateo txistu...

Euskal mitologiaren goreneko pertsonaia Amagoi da, Mari izenez ezagutuagoa. Lur barruan bizi da eta idinarruetan gordetako altxor handiak zaintzen ditu, Urrezko txekorraren alegiak erakusten duen moduan. Besteak beste honako lekuak aipatzen dira Mariren bizilekutzat: Aizkorri, Aketegi, Aloņa, Anboto, Arleze, Askaata, Ausa-Gaztelu, AuzaHaustokietaIrati, Ņaņarri eta abar. Mariri senar edo senargai asko ezagutzen zaio: Maju; Sugoi ..., bi seme: Atarrabi eta Mikelats, eta horien irakasle dena: Etsai. Gainera, Marik beste jeinu askoren gain eragin zuzena du: ahari, ahatxe, Eateihizi, behigorri ...

Baina lur planetan beste izakiak ere bizi dira: Anxo jeinuaren alegiak kontatzen duena adibidez. Izugarrizko indarra duten Basajaun; BasandereTartalo bi alegietan azaltzen dena: Tartaloren eraztuna eta Tartalo eskerronekoa. Antzinako jentil hauek bere indar izugarriari esker sekulako harriak jaurtitzen dituzte: sansonarri, jentilarri, Alotza..., alde batetik bestera ibiltzeko bide bereziak dituzte: jentilzubi..., zenbaitetan beren indarra magikoa da: Adur aztiaren alegian kontatzen den moduan, eta bestetan, aberatsak dira: urrezko ohazala... 

Badira jeinu onak: EtxejaunIditu..., baina, baita bihurriak ere: galtzagorri, familiarrak, inguma, iratxoakmamurMendiondoko euliak..., edo zehaztu gabeko mamuak: Baigurako artzaintsa

Euskal mitologiako beste pertsonaiak, garrantzi handikoak ere, lamiak eta lamiei lotutako pasarteak dira: lamiaAmilamia eta Lezaoko Amilamia alegia, Ligiko zubia, Lihoaren penak, Munagurengo lamiak...

Kristautasuna etorri aurretik Lur planetan bizi diren jeinuez gain, bada euskal mitologian gurtua izan den Jainkorik ere: Urtzi eta honekin lotutako aste egunak: egu, baita bestelako pertsonaiak: Argi arima galdua, ehortze-eremuak: trikuharriak, AizkomendiArbeiza, Arreo, hilarriajentilbaratzjentiletxe, Marietxea, mairubaratze, hainbat alegien arabera hilerriak egin zituzten: mairuak, gizaki txikiak bizi ziren: Baratxuri, edo geroago deabru bihurtuko zuten pareko pertsonaia: behor zuriagizona eta katua, eta antzeko: txakur zuzidun...

Erromatarren garaiko jainkoak Euskal Herrikoekin nahasturik agertzen dira, haiek ekarritako kultur, jakintza eta ekonomia sistemari lotuak: Aberri; Aereda; Ageio; Alarabi... Euskaldun indartsu baten eta erromatarren arteko borroka kontatzen du Arbuluko indartsuaren alegiak eta Europa osoan errotu ziren inauteri, Markitos, zanpantzar, joaldunak, Miel-Otxin, Zaldiko, Ziripot,...

Kristautasunaren ondorioz, deabru bihurtutakoak: Aiar, ahiarra, deabrua, gabon zaharmamu, mikolas, doministikuTxerrenen adina,  kristauak: Birila abadea, eta kristauak ez zirenak: Baratze,

Kristautasunari erreferentziarik gabe: herensuge bi aldaeratan: Arrasatekoa eta Iparraldekoa, Hiru olatuak, Ilargiaren isla, ilargiaren isla, ilargia eta gizona, lamia eta emagina, Lamia eta atsoa, Lamia ezkongai, lamia eta harri pikatzailea

Erlijio berriak indarra hartzen zuen neurrian antzinako jeinuen baztertzea edota asimilazioa eragin zuen, honakoa da horren erakusle nabarmenena: "Sortu da jende txiki perrua / akabatu da, jende humanoa". Jentilen amaierari lotutakoa: Kixmi,

Eliz katolikoak indarra hartu zuenean deabrutu egin zituen bere eginkizunari egokitzen ez zirenak: sorginak, akelarreak, eta honi lotutako alegiak: DominikaZugarramurdiko sorginak, Intxixu, Borgotako lamia eta sorgina, sorgina eta konkorra, sorgin berri, sorgina eta haurra, sorgin bahitzailea, Sorgin-saldu baten ukendua, eta honi lotutako animali mitologikoak: akerbeltz

Bereak ere ezarri zituen: arimatenporak, zotalegun, zozomikoteak, harpeko saindua, Gaueko, Madarikazioaren inguruan: Txandia, edo ideologia honi lotutakoak kutsatu: Gizona eta sugeaIkazkina eta Herioasagutxoen ipuina, Salbatoreko kandelagailua... Euskal Herrian garrantzi handia hartu zuten saindu asmatuak: Madaleine Larralde, Leon, San Fermin,

Alegi batzuk Judutarren kontra Inkisizioa sortu zuenekoa kontatzen dute: dorre misteriotsua

Eta beste hainbat bide beretik hartuak: kaskarot, AgoteakAztibegikoGizotso, Kutun, zuzi, Mutil beldurgabea, Ni neu naiz, Ontza zuria, Printzesa irriz...  Basiliskoa, eta alegia

Historikoak: Albreteko Joana, Beltzuntzeko Gaston, Jaun ZuriaLopez de Haro eta Mari lamia, Goņiko TeodosioAlos-dorrea, Antso erregea, mairuaren leizea, Muntxaraz, Naiarako Santa Maria tenplua, Zaldiarango mairua, Eta modernoak: Aitor

Kondaira eta sinboloen munduan oso aberatsa da, ikusten denez, Euskal Herria. Zoritxarrez, asko, betiko galduak edo behar berrietara egokituak azaltzen zaizkigu.