puntubi.com | ||||||
Zer ikusi | Ondo pasa | Jan eta lo | Herriko web | Bidali informazioa | ||
Baiona Lapurdiko hiriburua. Aturri eta Errobi ibaiek bat egiten duten lekuan; Baionesak, Baionarrak. Administratiboki, hiru ktdu.tan banatua dago: Baiona Iparraldea (Bokale barne), Baiona Ekialdea eta Baiona Mendebaldea. Oso lurralde lauan dago; klima ozeanikoa du, euritsua eta epela urte osoan. |
||||||
Hiru gune historiko ditu: Baiona Handia edo harresiz inguraturiko alde erromatarra (Gaztelu Zaharraren kokalekua); Baiona Ttipia edo Sanandres (Gaztelu Berriaren kokalekua) eta Santespiritu edo erromes-ospitale baten inguruan sortu eta juduek XVI-XVII. mendeetan kolonizatutako auzoa. Antzinako gune hauen inguruan sortu dira Muserola merkataritza-, egoitza- eta portu-gunea; Baiona Berria edo Santa Kurutze izeneko bizitegi-auzoa, baita San Leon deituriko zerbitzu-gunea. Atturri eta Errobi bat egiten duten muinuan eraikia, itsas portuari esker, Iparraldeko industri eta merkataritza-zentro garrantzitsua izan da Baiona mendetan; baita Landetako Hegoaldekoa ere. Euskal Herriko merkataritzarako portuetan hirugarrena da, Bilbo eta Pasaiaren atzetik; esportazio-portua da batez ere (sufrea eta zerealak). Industria (metalurgia, elikagai-industria, eraikuntza eta industria kimikoa) Aturriren bi aldeetan dago kokatua, baina ez du merkataritza eta esportazioak adinako garrantzirik. Zerbitzu-sektoreak ere garrantzi handia du (administrazioa, dendak, kultur zerbitzuak, irakaskuntza, garraioak, osasun-zentroak). +(gazt: Auņamendi) |
Historia: Ikus: Baiona. |
|
1.- Zer ikusi |
|||||||
|
2.- Ondo pasa |
|||||||
|
3.- Jan eta lo |
|||||||||||||||||||||
|
|
4.- Herriko web orri interesgarriak |
|||||||
|
|
5.- Bidali informazioa |
|||
|
|