<<<Nagusira

puntubi.com

puntubi.com
Zer ikusi Ondo pasa Jan eta lo Herriko web Bidali informazioa

Azpeitia

Gipuzkoako udalerria, Urolaren ezkerraldean. Azpeitiarrak. Mendiz inguratuta dago. Industria (altzarigintza, zurgintza, metalurgia-tailerrak). Abeltzaintza (esnea eta haragia). 

+(gazt: Auņamendi)

Historia: 

 

1.- Zer ikusi

 

Enparan bandokide oinaztarren dorretxea: 1320an eraiki zen Enparan dorretxea, Urola ibaiaren inguruko ibarra zaintzeko. 1457an errege agindu batek bere izaera militarra kendu zion eta 1760an alboetako eraikuntzak gehitu zitzaizkion.

Antxieta etxea: Gaztelako Fernando II.a eta Isabel I.a Inkisizioko erregeen gortean musikari zen Joan Antxietakoak eraiki zuen 1507.urte inguruan. Mudejar estilo eraikuntza da.

Altuna etxea: mudejar estiloko eraikuntza.

Basosabal etxea: Enparan kalean dago eta eraikuntza zibil zaharrena da Azpeitian: XV. mendean datatua dago.

Soreasuko San Sebastian eliza: Tenplarioen eraikuntza zaharrago baten gainean eraikia. Zaharberritze eta zabaltze lanak XVI. mendekoak dira. "Euskal Gotikoar" estiloko eraikuntza egin zen, zutabe garai eta sendoak handitasun itxra ematen dio eraikuntzari. Kanpaidorrea kapitel bitxi batez bukatua elizaren alde antzinena da, Erdi Arokoa hain zuzen ere. Barruan aldare ngusiaren erretaula barrokoa nabarmendu behar da eta koru azpiko albo batean, burdin-hesi barroko batek zaindua dago Inazio Loiolakoa bataiatzeko erabi zen bataiarria.

Abitaingo Iturria: Elizatik gertu, herriko harresiaren albo batean dago garai bateko herri-garbitokia, bere arraska sail eta guzti. Abitaingo iturria 1842an eraiki zen eta zaharberritua izan da orain dela gutxi.

Olazko Amaren ermita (XIII-XIV. m.).

Loiola

Loiolako San Inazioren Santutegi eta Basilika: Azpeitia eta Azkoitia artean eraiki zen basilika, Inazio deunaren jaiotetxea zen dorretxearen inguruan. Margarita Austriakoaren eskariz, loiolatarrek dorretxea jesuitei eman zien. Jesuitek dorretxea hedatu eta berriztatu egin zuten, eta bertan eraiki zuten komentua 1681ean. Planoak Carlo Fontana arkitekto italiarrak egin zituen, hango basiliken antzera. Frantzisko eta Inazio Iberoren gidaritzapean eraiki zenez, barrokoaren ezaugarri nabarmenak ditu. Elizak oinplano zirkularra, kupula handia eta Herreraren estilora egindako fatxada dekoratua du.

Elizarako sarreran, kutxu barrokoko eskailera handi bat, kalostraz hornitutako arkupea, koloma korintioarren gaineko hiru arku  handi eta jaspezko bi koloma daude. Tinpanoan Austriako etxearen armarria dago. Barruan, nabe biribila dago, inguruan zazpi aldare dituelarik. Nabearen gainean kupula dago; kupulan, berriz, zortzi lehio eta gerra-irudiez hornitutako zokalo bat. San Inaziori eskainitako erretaula nagusiko ornamentazioa churrigereskoa da.

Frantzisko Vergarak egindako saintuaren zilarrezko irudia Caracasko Erret Konpainia Gipuzkoarraren oparia izan zen. Loiolatarren dorretxeko goialdea Gipuzkoako ermandadeen  aginduz suntzitu egin zen 1456an, baina ondoren familiak mudejar estilora berreraiki zuen.

Egungo eraikuntza-multzuan barraiaturik dago  eta hainbat kapera eta aldare daude bertan. Jesusen konpainiakoak egotzi zituztenean, etxea hutsik egon zen. Denbora batez Urdazubiko kalonjeak egon ziren bertan (1797), baina berriro hustu egin zen (1805). Jesuitak itzuli eta irakaskuntzari heldu egin zioten (1816 - 1839), berriro utzi eta frantziskotar oinutsak egon ziren jesuitak berriro itzuli bitartean.

San Inazioren jaiotzaren 500. urteurrena zela eta, beste zenbait ekintzaren artean, basilikan berrikuntza lanak egiten hasi ziren (1991). Monumentu izendatuta dago.

 

Ibilaldia: ikus Argia/agenda

 

 

2.- Ondo pasa

 

 

 

3.- Jan eta lo

Jatetxeak:

Azpeitiako Sagardotegiak: ( Euskal Herriko sagardotegien zerrenda )

AŅOTA Sagardotegia

943-812-092

LANDETA Sagardotegia

943-810-959

 

 

Hotelak / Ostatuak:

Landetxeak / Kanpinak:

 

 

 

4.- Herriko web orri interesgarriak

Urola-Kostako Hitza

Eskualde mailako egunkaria.

udala

 

uztarria

Herri mailako aldizkaria.

 

 

 

5.- Bidali informazioa

 

Zein herriri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)

         

.