Andorra
1278an, Andorrako herri feudala, Seu d'Urgellgo apezpikuak eta Foixeko kondeak gobernatzea erabaki zen. Foixko kondeen agintea Frantziako erregeek eta geroago lehendakariek ordezkatu zuten. Printzerriak ez zuen konstituziorik. Sufragio unibertsalez lau urterako aukeratutako 24 kideko Kontseilu Nagusiak agintzen zuen. 1993an konstituzioa onartu zen eta instituzio feudalak aldatzeko bidea hasi zen. Printzerria 1993an onartu zuten NBEn.
Iturria: Harluxet/ Lur